Jabier Gorosabel eibartarra omendu du Sociedad Española de Astronomíak Bilbon egin duen XII. Topaketa Zientifikoan

Uztailaren 22an omendu zuten zati bitan banatutako ekitaldi hunkigarri eder askoan, aurreneko zatiak Gorosabel zientzialaria izan zuen hizpide, bigarren zatiak, haren izana
Jose Manuel Vilchez ikerlariak moderatutako saioan Ana Nicuesa Guelbenzu eta Jens Hjorth izan ziren Javier Gorosabelek zientzia alorrean egindako ibilbidea aztertu zutenak, aurrenak GRB Afterglobws eta hurrenak The GRBs, a review saioak eskainita.
Ondoren, Itziar Garate, Miguel Mas Hesse, Alberto Castro- Tirado, Benjamín Montesinos, Antonio de Ugarte, Rubén Sánchez eta Agustín Sánchez Lavega zientifikoek hartu zuten hitza Gorosabelen gizatasunaz eta haren izateko modu apartekoaz jarduteko.
Amaitzeko Javier Gorgas (SEAren Presidentea) eta José Manuel Vílchez (IAAko Zuzendaria) zientifikoek hartu zuten hitza, eta familiari egunaren oroigarri bat eskaini zioten.
Uztailaren 18tik 22ra bitartean 350 astronomia-ikerlari inguru bildu dira Bilbon, Euskal Herrian orain arte egin den Astronomia topaketarik handienean.
Erlazionatutako edukia
- Javier Gorosabel Urkia (1969-2015) Eibarko astrofisikariaren biografia webgune honetako “Eibartarrak” atalean haren heriotzaren urteurrenean
- Javier Gorosabel Urkia Eibarko astrofisikaria gomutan, azaroaren 26an teleskopio bati haren izena emango diote
- Javier Gorosabel Urkia
- Javier Gorosabelen argitalpenak 2013-2014 (PDF)
- Javier Gorosabel: Izarren hautsa (Enrike Zuazua)
- Javier Gorosabel, astrofisikua: "Zerura begiratzia gustatzen jata, baiña oiñak lurrian eukitta" (eta kitto)
- ZientziaClub Javier Gorosabel
- In perpetuum: Javier Gorosabel Urkia (Eibar, 1969 – Donostia, 2015)
- Inauguración del telescopio "Javier Gorosabel" en México
- Javier Gorosabel Urkia Eibarko astrofisikaria: Mexikoko ekitaldia zuzenean gaur gaueko 22,30etan
- Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai GOROSABEL.pdf