Uztailaren 3an, goizeko 11etan Akondiako San Pedro ermitan izango den Akondiako konjuruaren testuak

Uztailaren 3an, goizeko 11etan Akondiako San Pedro ermitan izango den Akondiako konjuruaren testuak

Ezkerrean Usartza, erdian Akondia mendia edo Arrikurutz, eta, eskuman, Akondia baserria eta ermita. Argazkia: Indalezio Ojanguren (guregipuzkoa)

2016/07/01

Antzina, latina erabiltzen zen; gaur egun, euskara. Hona dakartzagu testuok gure herriko erritu zahar honen lekuko.

Hauxe da gaur egun erabiltzen den testua: Jainko Aita, zuk agindu zenion gizonari lurra gorde eta landu zezala; apaltasunez hauxe eskatzen dizugu: uzta ugari eman iezaguzu, soroak eta zelaiak emankor bihurtu itzazu eta, ekaitza eta harria gure lurretatik aldenduz, hazi, ale eta fruitu ugari jaso ondoren, goretsi zaitzala orain eta beti. Jesukristo gure Jaunaren bitartez, amen.

Latinekoa, antzina erabiltzen zutena, hauxe da: A domo tua, quaesumus, Dómine, spiritáles nequítiae repellántur: et aëreárum discédat malígnitas tempestátum: praesta supplícibus tuis: ut et tranquillitátibus hujus optátae consolatiónis laetémur, et dono tuae pietátis semper utámur. Per Dóminum.

Euskarazkoa bertsioa da. Orain erabiltzen den testuak, sakoneko esanahitik kanpo, ez dauka latineko testu haren zantzurik. Hauxe da latinekoak dioena: Jauna, arren, onar ezazu gure erregu hau: urrundu daitezela zure etxetik espiritu gaiztoak, ez dezala jaso aireko ekaitzen kalterik; eta poztu gaitezela opa dugun kontsolamendu honen lasaitasunaz, eta goza dezagula beti zure onberatasunaren dohainaz. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, amen.

Testuok Eibarko San Andres elizako parrokoak emandakoak dira.

etiketak: egoibarra