2018ko EXFIBAR erakusketa: Eibarko Udal Artxiboa.

2018/11/13

Aurtengoan, Filatelia Elkartearen urteroko erakusketak Eibarko Udal Artxiboa du hizpide eta mintzagai. Erakusketa azaroaren 25etik abenduaren 2ra izango da.

Arrate Filatelikoen Elkarteak urte asko darama San Andres jaien inguruan erakusketak egiten. Aurreneko erakusketa 1969. urtean egin zuen udaletxe zaharreko liburutegian. Herriko gauzen inguruan kaleratu dituen liburuxka guztiak  Ego Ibarraren webgune honetan daude (ikus 2018ko liburuxka PDF formatuan).

Hona hemen 1997tik hona egin dituen erakusketa eta liburuxken gaiak:

  • 1997: San Andres parrokiako organoaren 75. urteurrena.
  • 1998: Markeskua jauregiaren historia
  • 1999: Eibarko Klub Deportiboaren 75. urteurrena
  • 2000: Karlos Elgezua pintore eibartarra
  • 2001: Eibar: udaletxea, San Andrés parrokia...
  • 2002: Eibarko danborradaren 75. urteurrena.
  • 2003: Eibarko zezen plaza, 1903-2003
  • 2004: Astelena Frontoia: 1904-2004
  • 2005: Eibar revista: 50. urteurrena.
  • 2006: Lucas Alberdi (1906-1993), jaiotzaren mendeurrena.
  • 2007: Udal liburutegia; 1907-2007.
  • 2008: Merceces  Careaga (1908-1997), jaiotzaren mendeurrena.
  • 2009: Eibarko estaziñua edo trenbidea.
  • 2010: Eibarko Txistulari Banda: 1935-2010.
  • 2011: Armagintzaren Museoa
  • 2012: Armeria Eskola 1912-2012
  • 2013: Abioi-ikuskizunarn 100. urteurrena
  • 2014: Bakailaoaren Kofradia Eibarren
  • 2015: SD Eibar-en 75. urteurrena
  • 2016: Eibarko erraketa jokalariak
  • 2017: Asociación Armera: 50. urteurrena

 

etiketak: egoibarra