Helbide fiskala aldatzea jakinarazpenetarako
Deskripzioa: Udalak jakinarazpenetarako erabiltzen duen bizilekuari edo helbideari deitzen zaio helbide fiskala. Udalak kobratzen dituen zerga-errezibo guztietan egin daiteke helbide fiskalaren aldaketa.
Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Udal Zergen saila.
Eskaera nola egin:
Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, PEGORAra etorri behar da (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta ondorengo agiriak aurkeztu:
- Helbide fiskala (jakinarazpenetarako) aldatzeko eskaera behar bezala beteta eta izenpetuta.
- Legezko ordezkapenaren kasuan ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta ondorengo dokumentazioa erantsi:
- Legezko ordezkapenaren kasuan ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Helbide fiskala (jakinarazpenetarako) aldatzeko eskaera Ikusi | Jaitsi (131.9 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |