4. kategoriako arma txartela
Deskripzioa: udal baimena eskuratzea edo berriztatzea 4. kategorian sartzen diren armak edukitzeko.
4. kategoriako armek arma-txartela behar dute. Txartelak arma garraiatzeko eta erabiltzeko bakarrik balio du, horretarako prestatutako lekuetan. Bere balioa Eibarko udalerrira mugatzen da. Arma-txartela EZ da ehizatzeko baimena. 4. kategoriako bi arma-txartel mota daude:
- A motako TXARTELA: 5 urteko baliozkotasuna du, eta berritu egin behar da. Ezin izango dira mota horretako 6 arma baino gehiago eduki. Baimen honek 4.1 kategoriako arma hauetarako balio du:
- Eskopetekin parekatu gabeko haizezko edo beste edozein gas konprimatuzko armak:
- Karabinak eta pistolak – tiro erdi-automatikoko eta errepetiziozkoak.
- Akzio bikoitzeko errebolberrak.
- Tiro-sistema automatikoa duten jolaserako eta kirolerako armak. Airsoft edo Paintball.
- B motako TXARTELA: balio iraunkorra. Baimen honek 4.2 kategoriako arma hauetarako balio du:
- Eskopetekin parekatu gabeko haizezko edo beste edozein gas konprimatuzko armak:
- Karabinak eta pistolak – arima leun edo arraidunak eta tiro bakarrekoak.
- Akzio bakuneko errebolberrak.
- Kirol-erabilera ludikoko armak, kai edo malguki bidez eragindakoak. Airsoft edo Paintball.
- Eskopetekin parekatu gabeko haizezko edo beste edozein gas konprimatuzko armak:
4. KATEGORIAKO ARMA-TXARTELA ESKURATZEKO BALDINTZAK:
- Eibarren erroldatuta egotea.
- 14 urtetik gorakoa izatea.
- Gaitasun psikiko eta fisiko egokiak dituela egiaztatzea.
- Aurrekari penalik ez izatea eta herritarren segurtasuna mehatxatzeko moduko kasu penal edo administratiboetan edo bestelakoetan sartuta ez egotea.
Tramitazio kanalak:
- Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
Tramitatzailea: Udaltzaingoa.
4. KATEGORIAKO ARMA-TXARTELAREN ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Erosketa:
- Armaren jabetza eta ezaugarriak egiaztatzen dituen faktura, bereziki marka, modeloa, kategoria, mota, kalibrea eta serie-zenbakia. Fakturarik ez badago, armen jabetza-adierazpena (UD0500_D002) behar bezala beteta (eredua PEGORAn eta udalaren webgunean dago eskuragarri, www.eibar.eus).
- Eskatzailearen gaitasun psikofisikoen txostena, 6 hilabetez baliozkoa.
Partikularren arteko transmisioa (salmenta, dohaintza...):
Titular berriak baimena eskatu beharko du, honako hauek erantsita:
- Gaitasun psiko-fisikoaren txostena, 6 hilabeterako balio duena.
- Aurreko titularrak eta titular berriak sinatutako agiria, salerosketa edo dohaintza jasota uzten duena.
- Aurreko titularrak arma erosi izanaren faktura, transmititu beharreko armaren titulartasuna eta datuak egiaztatzeko. Arma Eibarko Udalean erregistratuta bazegoen, ez da beharrezkoa izango, ofizioz kontsultatuko da. Fakturarik ez badago, armen jabetza-adierazpena (UD0500_D002) behar bezala beteta (eredua PEGORAn eta udalaren webgunean dago eskuragarri, www.eibar.eus).
Berritzea (4.1 kategoriako armak bakarrik, A motako txartela):
- Egungo txartela.
- Gaitasun psiko-fisikoaren txostena, 6 hilabeterako balio duena.
Behin betiko baja:
- Egungo txartela.
- Guardia Zibilaren Armen Kontu-hartzailetzak arma suntsitu izanaren egiaztagiria.
Salmentagatiko edo dohaintzagatiko baja:
- Egungo txartela.
- Titular berriak (udal honetan edo beste batean) aurkeztutako txartelaren eskaeraren kopia.
Txartelaren kopia (galtzeagatik):
- Txartela galtzeagatik jarritako salaketa.
Txartelaren datuak aldatzea (helbide berria...):
- Aldatu beharreko datuen egiaztagiria (ez dira aurkeztu beharko Eibarko Udalari jakinarazi bazaizkio).
Deskargatu dokumentuak |
---|
Eskaera-orria: 4. kategoriako arma txartela Ikusi | Jaitsi (249.2 KB) |
Jabetza-adierazpena dokumentua (UD0500_D002) Ikusi | Jaitsi (102.5 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |