Bide publikoan obra-edukiontziak jartzeko baimena
Deskripzioa: bide publikoan obra-edukiontziak jartzeko baimena.
Organo tramitatzailea: Eibarko udaleko Udaltzaingoa.
Eskaera egiteko lekua: Eibarko udaleko Udaltzaingoa.
Aurkeztu behar den dokumentazioa: Bide publikoa okupatu baino lehenago interesduna Udaltzaingoaren bulegora joan beharko da okupazioa egiteko modua finkatzeko eta, hala badagokio, aparkaleku aldea hartzeko edo okupatzeko. Horretarako, ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko ditu:
- Bide publikoan obra-edukiontziak jartzeko baimenaren eskaera behar bezala beteta.
- Obra-edukontzia jartzeko arrazoia obrak egitea denean, Udalak emandako obra lizentzia aurkeztu.
Oharrak: Bide publikoa obra-edukiontziekin okupatzeko baimenak, hiri izaerako bide publikoen erabilera, trafikoa, zirkulazioa eta segurtasuna arautzen duen udal-ordenantzan arautzen dira.
Tasak: Okupazio hauek egiteko tasa ordaindu behar da. Indarrean dauden tasak zeintzuk diren jakiteko, udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen Ordenantza kontsultatu.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Bide publikoan obra-edukiontziak jartzeko baimenaren eskaera Jaitsi (138.0 KB) |