Eibarko Udala

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko baimena: eskaera - berriztapena

Deskripzioa: arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eduki ahal izateko, aurretik, Udalak ematen duen administrazio-lizentzia bat eduki behar da.

Lizentzia hori emateko interesatuak ondoko baldintza hauek bete behar ditu:

  • Adinez nagusi izatea.
  • Eibarren erroldatuta egotea.
  • Honako delitu hauengatik kondenatua ez izatea: hilketa, lesio edo tortura, askatasunaren edo osotasun moralaren, sexu-askatasunaren eta osasun publikoaren aurka egin izana, talde armatu edo narkotrafikatzaile batekin lotura izatea; halaber, ebazpen judizial batek arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko eskubidea kendu ez izana.
  • Arau-hauste larria edo oso larria burutu izanagatik 50/1999 Legean adierazitako zehapen osagarririk jaso ez izana.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko ahalmen fisikoa eta gaitasun psikologikoa izatea.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren jabeek hirugarrenei eragindako kalteei aurre egiteko gutxienez, 120.000 euroko estaldura duen erantzukizun zibileko aseguru bat eduki behar dute.

Informazio garrantzitsua:

  • Baimenak ahalmena ematen dio titularrari arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak eduki edo maneiatzeko.
  • Baimena Udaltzaingoaren bulegoetan (Untzaga plaza 1, beheko solairua) jaso beharko da.
  • Baimena 5 urterako izango da, eta berritu egin ahal izango da; berritze bakoitzak 5 urterako balioa izango du.
  • Baimenean ageri diren datuetako edozein aldatzen bada, titularrak udalari jakinarazi beharko dio; 15 egun izango ditu horretarako, aldaketa gertatzen denetik kontatzen hasita.
  • Arriskutsua izan daitekeen txakurraren jabeak, baimena eskuratu ondoren 15 eguneko epea du txakurra Udal Erregistroan inskribatzeko.

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Udaltzaingoa.

Aurkeztu behar den dokumentazioa (baimena lehen aldiz lortzea edo berritzea):

Ez da onartzen ordezkaritzarik.

Hauek dira eskaerari erantsi beharreko dokumentuak:

  1. Eskaera beste Administrazio Publikoetako erregistroetan aurkeztuz gero, arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko baimenaren eskaera behar bezala beteta eta sinatuta; eskabide-eredua PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan eta udal-webgunean (www.eibar.eus) eskuratu ahal izango da. Eskaera elektronikoki edo PEGORAn eginez gero, eskabide hori elektronikoki beteko da formulario baten bidez.
  2. Eskatzailearen argazkia, egungoa, txartelan ipintzeko neurrikoa eta koloretakoa.
  3. Ahalmen fisikoaren eta gaitasun psikologikoaren ziurtagiria, araketak egiteko zentro baimendu batek emandakoa; ziurtagiri horrek ezin du urtebete baino gehiago eduki.
  4. Hirugarrenei eragindako kalteei aurre egiteko gutxienez 120.000 euroko estaldura duen erantzukizun zibileko aseguruaren egiaztagiria (eredua PEGORAn eta www.eibar.eus webgunean dago eskuragai) eta polizaren ordainagiria.

Obligazioak edo betebeharrak, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak dituzten pertsonek bete beharrekoak:

  • Janaria, edaria, osasun-laguntza eta instalazio egokiak emango zaizkie txakurrei.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko administrazio-lizentzia eta Erregistroaren inskripzio-txartela aldean eramatea.
  • Txakurrak kontrolatuta eraman behar dira, beraien tamainari eta arrazari egokitutako muturrekoarekin eta luzagarria ez den kate edo uhal bati lotuta -gehienez, 2 metrokoa-; inoiz eta inolaz ere ezin dira solte utzi ibiltzerakoan; pertsona bakoitzak mota honetako txakur bakarra eraman dezake ez gehiago. Debekatua dago arnesak erabiltzea.
  • Bide eta plaza publikoetan, eta oro har, apaindutarako eta/edo pertsonak ibiltzeko den edozein lekuetan txakurren kakak edo gorozkiak jasotzea.
  • Agintaritza eskudunak eskatzen duen informazioa eta datuak ematea.

Oharrak: Administrazio-agintari eskudunak emandako edo homologatutako gaitasun-agiria daukaten trebatzaileek zaintza eta defentsarako trebatu beharko dituzte animaliak. Lizentzia hau ez da aplikagarria izango horretarako.

Deskargatu dokumentuak
Eskaera-orria: Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren baimena (eskaera - berritzea)  
Ikusi | Jaitsi (159.5 KB)
Aseguru ziurtagiria dokumentua  
Jaitsi (26.5 KB)