Alegazioak trafikoko isunei
Deskripzioa: trafiko arloan udal esparru barruko arauak hausteagatik sartutako salaketen kontrako alegazioak aurkeztea.
Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Organo tramitatzailea: Eibarko udaleko Udaltzaingoa.
Aurkeztu behar diren agiriak:
- “Trafiko isunei alegazioak (kargua kentzeko orria)” behar bezala beteta.
- Eskaera egiten duenaren NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia.
- Hala balegoke, alegatutako gertaeren egiatasuna ziurtatuko luketen dokumentuak.
Oharrak: alegazioak aurkeztuta ez da aplikatuko %50aren murrizketa.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Trafiko isunei alegazioak (kargua kentzeko orria) Jaitsi (132.0 KB) |