Kultur aldizkarien harpidetza
Deskripzioa: eKultura eta/edo Eibar Eszenan kultur aldizkarien harpidetzan alta ematea, baja ematea edo aldatzea.
Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko kultura saila.
Eskaera nola egin:
- Pertsona fisikoak eta haien ordezkariak:
- Elektronikoki, udal webgunetik: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
- Presentzialki: PEGORAn (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua. PEGORAk formularioa beteko du ematen diozun informazioarekin, eta dokumentazioa digitalizatuko du. Eskaera elektronikoki sinadura biometrikoarekin sinatu beharko duzu. Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:
- Udal webgunearen bitartez: hitzordua eskatu PEGORAn.
- Telefonoz: 940 70 84 00 / 010.
- Pertsona juridikoak eta haien ordezkari diren pertsonak:
- Elektronikoki, udal webgunetik: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
| Egin tramitea internet bidez |
|---|
| Hasi tramitea Egin tramitea online |