Eibarko Udala

Coliseoaren laguna 2026: txartel-eskaera

Eibarko Udalak eta zinema-aretoak programatutako zuzeneko ikuskizunetara (kontzertuak, antzerkia…) ikusle gehiago joan dadin eta haien fideltasuna lortzeko, Coliseoaren laguna txartela sortu da.

Deskripzioa: Coliseoaren Laguna txartela lortzea. Txartelaren ABANTAILAK:

  • Eibarko Udalak programatutako edozein ikuskizun eta kontzertutan, % 30eko deskontua.
  • Coliseoko zine-aretoen sarreretan, % 40eko deskontua.
  • 5 euro edo hortik beherako sarrerek ez dute deskonturik izango. Aurrekoa gorabehera, larunbat eta igandeetan adingabeekin egiten den haur zinemako lehen saiora «Coliseoaren Laguna» txartela daramaten pertsonek beren sarreraz gain beste bi sarrera erosteko eskubidea izango dute, eta horiei ere aurreko puntuan ezarritako deskontua aplikatuko zaie. Prezioak 50 zentimotan biribilduko dira eurotik eurora. Deskontuak ez dira bateragarriak izango.

 

Hartzailea: Coliseoaren Laguna txartela eduki nahi duten pertsonak.

Eskaera epea: 2026ko urtarrilaren 2tik aurrera. Urte osoan zabalik.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Beharrezko dokumentuak:

Tarifa ARRUNTA (20 €): tarifa bereziak hartzeko baldintzak betetzen ez dituztenentzat. Txartela eskatzeko BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA:

  • (*) Eskatzailearen argazki bat, egin berria, karnet tamainakoa eta koloretakoa.

 

Tarifa BEREZIA: 65 urte edo gehiagokoak (15 €): 65 urte edo gehiago dituzten pertsonentzat. Txartela eskatzeko BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA:

  • (*) Eskatzailearen argazki bat, egin berria, karnet tamainakoa eta koloretakoa.

 

Tarifa BEREZIA: 30 urtetik beherakoak (15 €): 30 urtetik behera dituzten pertsonentzat. Txartela eskatzeko BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA:

  • (*) Eskatzailearen argazki bat, egin berria, karnet tamainakoa eta koloretakoa.

 

Tarifa BEREZIA: DBEren edo DBLeren onuradunak (0 €): Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edo Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzaren titularrentzat eta haien bizikidetza-unitate barruan sartuta dauden pertsonentzat. Txartela eskatzeko BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA:

  • (*) Eskatzailearen argazki bat, egin berria, karnet tamainakoa eta koloretakoa.
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza jasotzen dela egiaztatzen duen agiria.

 

Tarifa BEREZIA: langabetuak (0 €): lanik ez duten pertsonentzat. Txartela eskatzeko BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA:

  • (*) Eskatzailearen argazki bat, egin berria, karnet tamainakoa eta koloretakoa.
  • Langabeziaren egiaztagiria (Langilearen egungo egoerari buruzko txostena, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak 15 egunetik beherako epean eginda).

 

Tarifa BEREZIA: gurasoak langabezian dauzkaten 30 urtetik beherakoak (0 €): 30 urtetik beherakoentzat, haien gurasoak edo tutoreak lanik ez badute (guraso bakarreko familien kasuan, nahikoa da gurasoetako batek lanik ez izatea). Nahitaezkoa da 30 urtetik beherakoa eta haren gurasoak edo tutoreak etxebizitza berean erroldatuta egotea. Txartela eskatzeko BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA:

  • (*) Eskatzailearen argazki bat, egin berria, karnet tamainakoa eta koloretakoa.
  • 30 urtetik beherakoaren gurasoak edo tutoreak lanik ez dutenaren egiaztagiria (Langilearen egungo egoerari buruzko txostena, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak 15 egunetik beherako epean eginda).

 

(*) 2025ean Coliseoaren Laguna txartela egin zuten pertsonek, norberen irudian aldaketa nabarmenik izan ez badute, ez dute argazkia aurkeztu behar.

Tasak:

  • Tarifa ARRUNTA: 20 €.
  • Tarifa BEREZIA: 65 urte edo gehiagokoak: 15 €.
  • Tarifa BEREZIA: 30 urtetik beherakoak: 15 €.
  • Tarifa BEREZIA: DBEren edo DBLeren onuradunak: 0 €.
  • Tarifa BEREZIA: langabetuak: 0 €.
  • Tarifa BEREZIA: gurasoak langabezian dauzkaten 30 urtetik beherakoak: 0 €.

 

Ordainketa moduak:

1. Ordainketa banku-txartel bidez PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan, egitea. 

2. Banku-erakunde laguntzaile batean PEGORAk sortutako likidazio-dokumentuaren bidez ordainketa egitea. Banku-erakunde laguntzaileak:

  • Banco Santander.
  • Bankoa.
  • BBVA.
  • CaixaBank.
  • Kutxabank (BBK, Vital, Kutxa).
  • Laboral kutxa.
  • Nafarroako Rural Kutxa / Caja Rural de Navarra.
  • Sabadell Guipuzcoano.

 

Sail arduraduna: Kultura.

Ebazpen organoa: Ez dagokio.

Tramitazio epea: berehalakoa.

Isiltasun-izaera: Ez dagokio.

Ebazpenaren kontrako errekurtsoak: Ez dagokio.

Hurrengo tramiteak (prozedura):

1. PEGORA: baldintzak betetzen direla eta dokumentazioa egokia dela konprobatu.

  • Doako txartelen kasuan, dokumentazioa eskaneatu, txartela egin eta interesatuari entregatu.
  • Ordaindu behar diren txartelen kasuan, ordainketa banku-txartel bidez egiten bada, tasa datafonoaren bidez kobratu. Txartela egin eta interesatuari entregatu, ordaindu izanaren agiriarekin batera.
  • Ordaindu behar diren txartelen kasuan, ordainketa banku-erakunde laguntzaile batean egiten bada, likidazioa sortu eta interesatuari likidazio-dokumentua eman, ordainketa erakunde laguntzaile batean egin dezan eta ondoren, ordainketa egin izanaren justifikantea ekar dezan. Ordainketaren justifikantea eskaneatu, txartela egin eta interesatuari entregatu.

 

2. DIRUZAINTZA: txartelen ordainketak kontabilizatu.

 

Lege-araudia: Zerbitzuak eskaini edo udal iharduerak burutzeagatik ezarritako prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Oharrak:

Coliseoko txartelen BALDINTZA OROKORRAK (erabilera arauak):

  • Txartelak urtebeteko indarraldia du. Norberarena da eta ez beste inorena.
  • Txartela sarrerarekin batera erakutsi beharko da, ikuskizunetara, kontzertuetara edo Coliseora sartzean.
  • Txartel-titularrak sarrera bat eskura dezake ikuskizuneko (aretoaren edukieraren arabera).
  • Sarrerak leihatilan edo Kutxabanken orotarako kutxazainetan eskura daitezke; titularrak dagokion tarifa markatu beharko du.

 

Informazio lagungarria:

 

Deskargatu dokumentuak
Informazio-fitxa: Coliseoaren laguna (txartel-eskaera)  
Ikusi | Jaitsi (178.2 KB)