Coliseoa

Coliseo Antzokia

Victor Eusa Razquin arkitekto nafarraren lana duzu Coliseoa, eta 1949an inauguratu zuten. 1987. urtera arte zinema emanaldiak egiteko eta beste ikuskizun batzuetarako erabili zuten. J. M. Martín Herrera, Fernando Oñoro eta Jorge Unceta-Barrenetxea arkitekto taldeak zuzenduta, eraberritzeko lanak egin zituzten, eta 2007ko martxoaren 23an berriro zabaldu zuten.

Hiru areto ditu. Haietako lehena antzokia bera da, eta bertan bostehun lagun sar daitezke guztira. Beste bi aretoak laurogei lagunentzat dira. 

Berriro inauguratu genuenetik, urtero laurogei bat ikuskizun antolatzen ditugu (kontzertuak eta antzerki eta dantza emanaldiak) eta 120 film inguru ematen.

Coliseoak zuzeneko ikuskizunak eta zinemako estreinaldiak uztartzen ditu. Zinema digitaleko bi proiektore ditu eta 3D zinemako bat.

Ordutegia

SARREREN SALMENTA

ZINEMA

  • 17:00etako emanaldia: ordubete lehenagotik leihatila zabalik.
  • Gainerako emanaldiak: ordu erdi lehenagotik zabalik.

BESTE IKUSKIZUNAK

  • Salmenta arrunta: ordubete lehenagotik leihatila zabalik.
  • Aldez aurreko salmenta: astelehen eta barikuetan, 17:30etik 19:30era.
  • Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxa automatikoak: edozein finantza-txartelek balio du (zuzeneko ikuskizunetarako bakarrik).
  • Internet bidez: Kutxabanken webgunea erabili behar duzu; www.kutxabank.es (zuzeneko ikuskizunetarako bakarrik).
  • 'Coliseoaren laguna': %30eko beherapena edozein ikuskizunetarako. 

    Titular bakoitzak sarrera bat eskura dezake ikuskizun bakoitzeko, eta txartela erakutsi behar du sarrerarekin batera barrura sartzean.

    Deskontuak ez dira bateragarriak izango. 5 euro edo hortik beherako sarrerek ez dute deskonturik izango.

  • Arduradun politikoa Andoni Zabala Atristain
  • Arduradun teknikoa Jose Luis González, 'Poxpolo'
  • Helbidea Merkatu kalea, 2
  • Telefonoa 943-708435 / 943-206342 (emanaldien ordutegian)
  • Helbide elektronikoa kultura@eibar.eus
Coliseo Antzokia