Armagintzaren Museoa

Armagintzaren Museoak ongi etorria egiten dizu!

Museo honen xedea armagintzan betidanik tradizio handia izan duen herri baten industria-ondarea eta oroimen historikoa gordetzea eta zabaltzea da, eta bertan bisitariak Eibarko industriaren historiaren eta teknologiaren bilakaeran barna ibilbide bat egin ahal izango du, XIV. mendetik hasi eta gaur egun arte.

Horrez gain, euskal industriaren gaurko errealitatea bideratu duten guztiei eskainitako omenaldia ere bada.

Aguirre eta Aranzabal eskopeta-fabrika zaharreko 5. solairuan dago, eta bertako piezen artean daude Armagintza Eskolako Museotik datorren arma-bilduma zabala, eta Eibarren fabrikatutako produktu asko eta era askotakoak (bizikletak, motorrak, josteko makinak...), oso marka ezagunetakoak: Alfa, Lambretta , G.A.C., Orbea, B.H., El Casco, Boj, Jata, Solac......

Informazio gehiago nahi izanez gero, SAKATU HEMEN.