Zerbitzu Gutuna
Armagintzaren Museoa zerbitzu publikoko udal ekipamendu bat da, ondarearen kontserbazioa helburu duena.
Zerbitzu karta honen bidez, gure eguneroko lanean eskaintzen ditugun zerbitzuak azaldu eta horiek aurrera eramateko gure gain hartzen ditugun konpromisoen berri eman nahi diegu hiritarrei. Hau dena, zerbitzuaren kalitateari dagokionez, etengabeko hobekuntza lortzeko helburuarekin.
Misioa:
Armagintzaren Museoa zerbitzu publikoa emateko udal ekipamendu bat da, armagintzan tradizio handia izan duen herri baten oroimen historikoa eta industria ondarearen kontserbazioa eta zabalkundea helburu duena.
Bisioa:
Erreferentzia lekua, nazioarteko errekonozimendua duen zentroa eta eskualdean erreferente turistikoa izatea, armagintza, historia eta Eibarko industria ondarea ezagutzeko, ikerkuntza zein dohaintzat eta erosketa berriak sustatuz.
Balioak:
Gure eguneroko jarduna balio hauetan dago oinarrituta:
- Gardentasuna
- Eraginkortasuna
- Hurbiltasuna
- Adeitasuna
- Tratu pertsonala
- Egiazkotasuna
- Irisgarritasuna
- Zintzotasuna
- Profesionaltasuna
- Malgutasuna
- Berdintasuna
- Elebitasuna
Arduradunak:
Arduradun Politikoa: Francisco Javier Lejardi Galarraga
Arduradun Teknikoa: José Luis González Blanco
Museoko arduraduna: Marina Barrena Ortuoste
Hainbat datu:
Telefonoa: 943708446
Faxa: 943708436
Helbidea: PORTALEA eraikina, 5. Solairua
Bista Eder, 10 – 2.a - 20600 EIBAR
Helbide elektronikoa: museoa@eibar.eus
Web-orria: http://www.armia-eibar.eus
Ordutegia:
- Urritik ekainera : asteazkenetik larunbatera 16:00-20:00. Igandeetan 10:00-13:00.
- Uztaila eta Iraila: asteartetik ostiralera 16:00-20:00.
- Abuztua: asteartetik ostiralera 10:00-13:30.
Itxiera egunak:
Astelehen guztiak. Astearteak (uztailean, abuztuan eta irailean izan ezik).
2018ko urtarrilak 1 eta 6, Aste Santua, maiatzak 1, ekainaren 16tik irailaren 9ra bitarteko asteburu guztiak, uztailak 31, abuztuak 15 eta 16, irailak 8 eta 9, azaroak 30, abenduak 24, 25 eta 31.
Bisita gidatuen ordutegia:
Beharrezkoa da bisita gidatua 943 708446 edo 943 708400 telefonoan adostea. Edo Bisitaldi gidatuetarako erreserba egiteko eskaera behar bezala beteta PEGORAn -Herritarren Zerbitzurako Bulegoan- aurkeztea.
Tarifak:
Banakakoak:
- Orokorra: 3,00 euro
- Murriztua: 1,50 euro (erretiratuak, langabetuak eta 26 urtetik beherako ikasleak). Aurretik egiaztatuta.
- Doakoa: 7 urtetik beherakoak, eta gainontzekoak ostegunetan (Museoaren Eguna).
Taldeak:
- Murriztua: (8 pertsona baino gehiago) 2,00 euro/per.
- Doakoa: Eibarko derrigorrezko eskolatze ikastetxeak.
Bisita gidatua: 18-22 pertsonako taldeak. Sarrera barne hartu gabe 40,00 euro.
Bisita gidatua talde txikientzat: sarrera barne 73,00 euro
Audio gida: 2,00 euro.
Planoa:
https://goo.gl/maps/gsnroNwKgBS2
GPS Koordenatuak:
Latitudea: 43,1846674884
Longitudea: -2,46999263763428