Erabiltzaileen eskubideak
Honako hauek izango dira Armagintzaren Museora hurbiltzen diren hiritarren eskubideak:
- Museoko langileen aldetik, arreta pertsonala jasotzeko eskubidea; errespetuz eta berdintasunez tratatuak izatekoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bietan.
- Informazio publikora, artxibo eta erregistroetara sarbidea edukitzeko eskubidea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 legeak eta gainerako ordenamenduak diotenaren arabera.
- Bisita egiteko eskakizun eta baldintzen berri izateko eskubidea eta horiek araudietan jasota egotea publikoak ikusteko moduko lekuan.
- Administrazioarekin beren eskubideak eta betebeharrak baliatzeko bitarteko elektronikoen bidez komunikatzen diren ala ez uneoro erabakitzeko eskubidea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera.
- Programatutako jardueren berri izateko eskubidea eta bisitari probetxu handiagoa ateratzeko informazio osagarria lortzekoa.
- Segurtasun eta higiene baldintza egokiak izateko eskubidea.
- Doan edo tarifa murriztua ordainduta sartu ahal izateko eskubidea, betiere indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak betez gero.
- Indarrean dagoen legearen arabera datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta pribatutasuna bermatua izateko eskubidea
- Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak bideratzeko eta erantzuna jasotzeko eskubidea.
- Administrazio Publikoen eta agintarien erantzukizunak eskatzeko eskubidea hala dagokionean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 legearen 13.f. art.).