Eibarko Udala

Coliseo Antzokiko lokalen erreserba

Deskripzioa: Coliseo Antzokiko lokalen erreserba.

Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Kultura saila.

Eskaera nola egin:

  • Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa).

  • Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu eta eskaera elektronikoki bete.

  • Emailez: Coliseo antzokiko lokalen erreserba egiteko eskaera behar bezala beteta posta elektronikora bidalita.


Aurkeztu beharreko agiriak:
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena egiaztatzen duen dokumentazioa. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
Tasen zenbatekoa: zerbitzuak eskaini edo udal iharduerak burutzeagatik ezarritako prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan, dagokion tasak kontsulta ditzakezu.
Deskargatu dokumentuak
Coliseo Antzokiko lokalen erreserba egiteko eskaera  
Ikusi | Jaitsi (264.1 KB)