Eibarko Udala

Obra txikiak egiteko adierazpena

Deskripzioa: egintza adieraziaren lizentziak edo obra txikiak egiteko adierazpenak ETXEBIZITZA barruak zaintzeko eta konpontzeko obrak hartzen ditu bere gain, beti ere, obra horiek egituraren elementuei eragiten ez dieten bitartean; etxebizitzaren hutsarteetan, hormetan eta sabaietan, eta etxe barruko distribuzioan ere, aldaketarik egiten ez den heinean.

Obra horiek egiterakoan, etxepean bertan egin behar dira, ezin da ezer egin fatxadatik edo kaletik. Hala ere, fatxadatik materialak jasotzeko edo jaisteko premia egongo balitz, garabiren bat, polearen bat edo derrigorrezko aldamio babesleren bat ipini behar izango balitz, lizentzia eskatu behar da. Kalean kontainerren bat jartzeko premia izanez gero, baimena edo lizentzia eskuratu ahal izateko, Udaltzaingoari eskatu behar zaio.

Hona hemen obra txikiaren adierazpentzat hartzen diren obrak:

  • Instalazioak aldatu barik, komuna edo sukaldea aldatzea.
  • Hutsartea edo baoa aldatzeke, ateak aldatzea.
  • Instalazioak aldatu barik, berogailua aldatzea.
  • Hormak eta sabaiak pikatzea, zarpeatzea eta pintatzea.
  • Lurra goratzeke, zorua aldatzea, sabai faltsuak egitea, hormak eta sabaiak janztea (alikatatu, luzitu, zolatu...).

 

Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Hirigintza.

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Posta: Eibarko Udala, PEGORA, Untzaga plaza 1; 20600; Eibar; Gipuzkoa.

 

Aurkeztu behar diren agiriak:

  • Egintza adieraziaren lizentzia edo obra txikiak egiteko adierazpena eskatzeko orria behar bezala beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Egingo diren obren aurrekontua.

 

Poleak edo/eta gorputz bateko aldamioak jarri behar badira, Eibarko Udalak OBRAK EGITEKO BALDINTZA OROKORRAK izeneko dokumentuan ezarritako betebeharrak eta baldintzak bete beharko dira.


Obra-edukiontziekin bide publikoa okupatu behar bada
, baimena Udaltzaingoan eskatu behar da okupazioa egiteko modua finkatzeko eta, hala badagokio, aparkaleku aldea hartzeko edo okupatzeko. Informazio gehiago, bide publikoan obra-edukiontziak jartzeko baimena izeneko tramitean.


Tasak:
Bide publikoa aldamioekin, garabiekin, kaxetekin eta eraikuntzaren beste elementu lagungarri batzuekin okupatzeko, tasa ordaindu behar da. Indarrean dauden tasak zeintzuk diren jakiteko udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen Ordenantza kontsultatu.

 

Oharrak: egintza adieraziaren lizentziak, etxebizitzetan egin behar diren obretarako baino ez du balio. Etxebizitza erabilerarik ez duten beste lokal batzuetan egindako edozein obra "obra txiki"tzat hartuko da (hau da, dendetan, beheetan, teilatupe edo ganbaretan egindako obrak). "Obra txiki"tzat hartuko da baita hiri-antolamendutik kanpo edo ordenazioz kanpo dauden eraikinetan egindakoak (Arau Ordezkatzaileek horrela sailkatzen dituzten eraikinak, izan ere, horrelakoetan mantenimendu-obrez gain ez baita beste ezer egiten uzten).

 

Deskargatu dokumentuak
Egintza adieraziaren lizentzia edo obra txikiak egiteko adierazpena eskatzeko orria  
Ikusi | Jaitsi (126.1 KB)
Baldintzak: obrak eta andamioak  
Jaitsi (136.5 KB)