Eibarko Udala

Hirigintza Planeamendurako Aholku Batzordea (2025): parte hartzeko eskaera

Deskribapena: Hirigintza Planeamendurako Aholku Batzordean parte hartzeko eskaera egitea.

Hartzailea: Udal Araudi Arautzailearen arabera, Plangintzako Aholku Batzordeko kide izatea eskatu ahal izango dute:

  • Udal ordezkapenik ez duen eta egin diren azken hiru udal hauteskunde horietako batean aurkeztu ziren alderdi politikoak.
  • Auzo-elkarteak.
  • Ingurumen elkarteak.
  • Merkatarien elkarteak.
  • Eibarren diharduten ekintzailetzarekin lotutako enpresariak edo entitateak.
  • Desgaitasun fisikoak dituzten pertsonen elkarteak.
  • Pertsona nagusien elkarteak.
  • Gazteen elkarteak.
  • Kultur elkarteak.
  • Kirol elkarteak.
  • Elkarte sozialak.
  • Etorkinen elkarteak.
  • Emakumeen elkarteak.
  • Izaera orokorreko sindikatuak.
  • Eibarko baserritarren elkarteak.
  • Profesionalen elkargo edo elkarteak.

 

Eskaera egiteko epea: 2025eko otsailaren 4tik martxoaren 3ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Administrazio Publikoetako erregistroetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adieraziak. Posta-bulegoetan aurkezten diren eskariak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, Posta-bulegoko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskariak aurkezteko epearen barruan ziurtatuak izan baino lehen. Horixe da modu bakarra eskariak Postetxearen bulegoan entregatu ziren egun berberean Udal Erregistroan sartu zirela erakusteko.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera beste Administrazio Publikoetako erregistroetan aurkeztuz gero, Hirigintza Planeamendurako Aholku Batzordean parte hartzeko eskaera (HI1100_D001) behar bezala beteta eta sinatuta; eskabide-eredua PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan eta udal-webgunean (www.eibar.eus) eskuratu ahal izango da. Eskaera elektronikoki eginez gero, eskabide hori elektronikoki beteko da formulario baten bidez.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumentu bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.

  • Elkartearen edo erakundearen estatutuak, eta bidezkoa denean, Euskal Herriko Elkarteen Erregistro Orokorreko inskripzioaren frogagiria.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza saila.

 

Deskargatu dokumentuak
Hirigintza Planeamendurako Aholku Batzordean parte hartzeko eskaera  
Ikusi | Jaitsi (165.5 KB)
Ebazpena  
Ikusi | Jaitsi (200.0 KB)