Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

HAPOren aldaketa (TXONTA 125 JI eremua eta Errekatxu kaleko 17, 19 eta 21 eraikinak): hasierako onespenari alegazioak aurkeztea (2024)

Deskribapena: Eibarko HAPOren aldaketari, TXONTA 125 JI eremuan eta Errekatxu kaleko 17, 19 eta 21 eraikinetan egindako aldaketari, HASIERAKO ONESPENA eman zion Udalbatzak 2024ko martxoaren 25ean egin zuen bilkuran. HAPOren aldaketa jendaurrean egongo da 45 egunez, interesa duen edonork egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan. Ingurumen Azterlan Estrategikoa ere jendaurrean egongo da epe horretan, edozein interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan.

Hartzailea: interesa duen pertsona oro.

Alegazioak aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 11tik ekainaren 13ra (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Aurrez aurre PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, (Udaletxea, beheko solairua, Untzaga plaza 1).
  • Administrazio Publikoetako erregistroetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. Artikuluan adieraziak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Plan Orokorraren unitate-aldaketaren hasierako onarpenari alegazioak aurkezteko orria behar bezala beteta eta sinatuta, BAKARRIK eskaera Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan aurkezten bada.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  • Beharrezkotzat jotzen denean, aurkeztutako alegazioarekin lotutako dokumentazioa.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza saila.

Informazio garrantzitsua:

Hasierako onespena jaso duen dokumentazioa, bai eta Aldaketa Puntualaren dokumentuaren laburpen exekutiboa eta Ingurumen Azterketa Estrategikoa Udalaren webgunean daude argitaratuta. Hirigintza Sailean eta Txontako bulegoan ere kontsulta daitezke.

Horrez gain, bi azalpen-/partaidetza-saio egingo dira herritarrekin:

  • Apirilaren 25an (osteguna), 18:30ean, Beheko Tokian.
  • Apirilaren 30ean (asteartea), 18:30ean, Portaleko Areto Nagusian.

Deskargatu dokumentuak
HAPOren aldaketa (TXONTA 125 JI eremua eta Errekatxu kaleko 17, 19 eta 21 eraikinak): hasierako onespenari alegazioak aurkeztea  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 127 KB)
Nabigazioa