Eibarko Udala

Orientazio integral eta profesionala 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua

Proiektuaren helburuak:

Eibarko 12 eta 16 urte bitarteko gazteen garapen akademiko, pertsonal eta soziala babestea, haien hezkuntzarekin eta etorkizun profesionalarekin lotutako erabakiak hartzen lagunduz.

Bete beharreko baldintzak:

  • Eibarren erroldatuta egotea.
  • Ikaslea Eibarko ikastetxe baten matrikulatua egotea.

Eskaera egiteko epea: 2026ko urriaren 1etik 2027ko martxoaren 31era arte (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua. Goian adierazitako baldintzak betetzen duen pertsona edo bere ordezkari legala joan beharko du. Programan parte-hartzeko eskaera aurrez aurre beteko dute PEGORAko langileek. Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:

Tramitea presentzialki egiten bada, eskatzailearen (ikaslea) eta eskaera izapidetzen duen pertsonaren (ama, aita edo tutorea) NANa edo agiri baliokidea aurkeztu beharko da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa bi kasuetan (elektronikoa eta presentziala):

  • Eskaera tramitatzen duena umearen tutorea bada, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Ikaslea Eibarko ikastetxe batean matrikulatuta dagoela egiaztatzen duen agiria.
Deskargatu dokumentuak
Informazio-fitxa  
Ikusi | Jaitsi (139.4 KB)