Hutsik dauden merkataritza-lokaletako eskaparateak apaintzeko programa (2026)
Proiektuaren helburua:
Programak herrian hutsik dauden lokalak ikusarazi nahi ditu eta, horrela, lokal horiek berriro irekitzea sustatu. Xedea da saltzeko edo alokatzeko erakargarriagoak izan daitezela eta ingurua politagoa ikustea.
Programa gaur egun itxita dauden merkataritza-lokalen erakusleihoa dekorazio-biniloen bidez apaintzean datza. Binilo horiek lokalaren okupazioa sustatzearekin lotutako mezuak eta/edo irudiak izango dituzte.
Bete beharreko baldintzak:
- Erakusleihoa duten Eibarko merkataritza lokalen jabeak izatea.
- Merkataritza-lokala kalean bertan egon behar da, Eibarko kale hauetako batean:
- Barrena.
- Barakaldo.
- Karmen.
- Arragueta.
- Urkizu parkeko alde biak.
Eskaera egiteko epea: 2026ko uztailaren 6tik 24ra arte (biak barne).
Tramitazio kanalak:
Pertsona fisikoak eta haien ordezkariak:
- Elektronikoki, udal webgunetik: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
- Presentzialki: PEGORAn (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua. PEGORAk formularioa beteko du ematen diozun informazioarekin, eta dokumentazioa digitalizatuko du. Eskaera elektronikoki sinadura biometrikoarekin sinatu beharko duzu. Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:
- Udal webgunearen bitartez: hitzordua eskatu PEGORAn.
- Telefonoz: 940 70 84 00 / 010.
Pertsona juridikoak eta haien ordezkari diren pertsonak:
- Elektronikoki, udal webgunetik: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazioa aurkeztu beharko.
- Lokalaren metroak eta erakusleihoaren neurriak zehazten dituen dokumentua, eta, gutxienez, erakusleihoaren argazki bat.
Prozedura hau behar bezala tramitatzeko, bai eskaera egiterako unean, bai hurrengo berrikuspenetan, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren erroldaren bidez, Eibarko Udalak honako informazio hau egiaztatuko du:
- Programa honetan parte hartzeko eskaera egin duen pertsona eskabidean adierazitako lokalaren jabea dela.
| Egin tramitea internet bidez |
|---|
| Hasi tramitea Egin tramitea online |