Biztanleen erroldan etxez aldatzea
Deskripzioa: etxez aldatze hori lehendik ere bertako erroldan dagoen pertsona bat herri barruan edo udalerri barruan etxez edo bizilekuz aldatzen denean egiten da, erroldan bajarik emateke.
Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Estatistika Saila.
Aurkeztu behar diren agiriak:
- Biztanleen erroldan etxez aldatzeko eskaera orria behar bezala beteta.
- Etxe aldaketa egin nahi duenaren NANa edo identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren bat (pasaportea, AIZ…).
- Legezko ordezkapenaren kasuan:
- Adingabekoen etxe aldaketa eskaeretan, Familia Liburua edo Jaiotza-ziurtagiria eta adingabekoaren identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren bat (NAN, pasaportea, AIZ…) izango balu, eta aita, ama edo tutorearen NANa edo identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren bat. Tutoretza kasuan, ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua.
- Eskatzailea ama, aita edo tutorea ez bada, ordezkariaren NANa edo identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapena zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke: notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazioa aurkeztu beharko.
- Etxebizitza berean bizi diren adinez nagusi diren beste pertsona batzuen helbidea ere aldatzeko eskatu ahal izateko, Biztanleen erroldan etxez aldatzea baimena (ID1004_D002) orria behar bezela beteta. Etxebizitza horretan inskribatutako adineko pertsona bakoitzeko baimen bat aurkeztu behar da.
- Norbere etxebizitzan erroldaratuz gero, titulartasuna egiaztatuko duen dokumenturen bat (eskriturak, fakturak,…).
- Etxea errentan edukiz gero, errenta kontratua eta errentaren azken ordainagiria.
- Eskatzailea ez bada, ez errentero, ez jabe, Jabearen / errenteroaren baimena biztanleen udal erroldan alta emateko (ID1001_D005) izeneko inprimakia behar bezala beteta eta baimen emailearen NANa. Baimen emailea errenteroa izanez gero, errenta kontratua, errentaren azken ordainagiria eta Jabearen / errenteroaren baimena biztanleen udal erroldan alta emateko (ID1001_D005) izeneko inprimakia behar bezala beteta bere NANarekin batera.
- Adin txikikoak erroldatuz gero, Adingabe emantzipatu gabeak erroldatzeko baimena (ID1001_D002) bi gurasoek behar bezala beteta eta sinatuta; baita bi gurasoen NANak edo horren balio bereko dokumentuak ere. Baimen hori lortzea ezinezkoa izango balitz, dagokion dokumentua behar bezala beteta eta adin txikikoekin batera erroldatuko den gurasoak sinatuta:
- Adingabeak guraso bakarrarekin erroldatzeko erantzukizunpeko adierazpena, bien adostasunik eta baimen judizialik ez dagoenean eta zaintza eta jagoletzari buruzko ebazpen judizialik ez dagoenean (ID1001_D003).
- Adingabeak guraso bakarrarekin erroldatzeko erantzukizunpeko adierazpena, bien adostasunik eta baimen judizialik ez dagoenean eta eskatzaileak zaintza eta jagoletza esklusiboa duenean (ID1001_D004).
Adingabeei buruzko ebazpen judizialik badago, kasu guztietan aurkeztu beharko da.
Oharra: ADINGABE UKRAINIARREN ERROLDATZEA
Adingabe ukrainarrak erroldatzeko, honako dokumentu hau ere aurkeztu behar da, behar bezala beteta eta sinatuta: Erantzukizunpeko adierazpena adingabe ukrainiarrak erroldatzeko (ID1002_D005).
Oharra: HELBIDE FISKALA
Biztanleen erroldan helbide aldaketa eskatzeak ez du esan nahi udalak kobratzen dituen zergen helbide fiskala aldatzen denik (jakinarazpenetarako).
Zure erreziboetan duzun helbide fiskala aldatzea nahi baduzu, jo ezazu HELBIDE FISKALA ALDATZEA JAKINARAZPENETARAKO izapidera edo tramitera.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Biztanleen erroldan etxez aldatzeko eskaera Ikusi | Jaitsi (137.5 KB) |
Biztanleen erroldan etxez aldatzea baimena (ID1004_D002). Ikusi | Jaitsi (83.7 KB) |
Adingabe emantzipatu gabeak erroldatzeko baimena (ID1001_D002). Ikusi | Jaitsi (60.4 KB) |
Adingabeak guraso bakarrarekin erroldatzeko erantzukizunpeko adierazpena, bien adostasunik eta baimen judizialik ez dagoenean eta zaintza eta jagoletzari buruzko ebazpen judizialik ez dagoenean (ID1001_D003). Ikusi | Jaitsi (87.2 KB) |
Adingabeak guraso bakarrarekin erroldatzeko erantzukizunpeko adierazpena, bien adostasunik eta baimen judizialik ez dagoenean eta eskatzaileak zaintza eta jagoletza esklusiboa duenean (ID1001_D004). Ikusi | Jaitsi (93.7 KB) |
Jabearen / errenteroaren baimena (ID1001_D005). Ikusi | Jaitsi (62.8 KB) |
Erantzukizunpeko adierazpena adingabe ukrainiarrak erroldatzeko (ID1002_D005). Ikusi | Jaitsi (86.4 KB) |
Biztanleen erroldako tramiteak egiteko baimena Ikusi | Jaitsi (110.1 KB) |