Biztanleen erroldako datuak aldatzea
Deskripzioa: aldaketak egitea ondoko datu hauek txarto daudenean edo datuetan okerren bat egin denean: abizenetan edo deituretan, izenetan, NAN-ean/pasaportean/egoitza baimenean..., jaiotegunetan, jaioterriaren aipamenetan, ikasketetan, telefono zenbakietan...
Eskaera nola egin:
- Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa aurkeztu.
- Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa erantsi.Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu.
Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Estatistika Saila.
Aurkeztu behar diren agiriak:
- Biztanleen erroldako datual aldatzeko eskaera behar bezala beteta.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANa edo nortasuna egiaztatzen duen beste agiri bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
- Eskatutako datu aldaketaren egiaztagiria.
- Interesatuak berak egin beharrean tramitea beste batek eginez gero, biztanleen erroldako eskaerak aurkezteko baimena behar bezala beteta.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Biztanleen erroldako datuak aldatzeko eskaera orria Ikusi | Jaitsi (133.4 KB) |
Biztanleen errolda: eskaerak aurkezteko baimena Ikusi | Jaitsi (110.1 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |