Eibarko Udala

Trakzio Mekanikoduneko Ibilgailuen gaineko Zergaren zatikako ordainketa egitea

Deskripzioa: zatikako ordainketaren sistemak, errezibo osoak duen zenbatekoaren %50a bi errezibotan jartzean datza. Zerga-aldi baterako ondorioak sortzen ditu eta berandutza-interesik eta bermea uzteko premiarik gabe ematen da.

Eskaerak ezarritako baldintzak bete egiten baditu, ordainketa zatika egiteko baimena utomatikoki emango da. Baldintzak beteko ez balira, horretan eskumena duen organoak hartuko du bidezkoa irizten zaion ebazpena, dagokionari edo erakunde interesdunari jakinaraziko zaiona.

Bete behar diren baldintzak:

  • Erreziboa borondatezko ordainaldian egon behar da eta aurretik helbideratuta eduki behar da.
  • Erreziboaren titularrak ezin du eduki betearazpen aldian ordaintzeke dagoen zorrik. Betearazpen aldian zorren bat edukiko balu, zor horren luzapena edo zorra zatika ordaintzeko baietza eskuratua behar du izan.
  • Erreziboa, automobil kategoriari dagokiona izan behar da, eta zenbatekoa 75 eurokoa edo hortik gorakoa.

 

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Diruzaintza.

Aurkeztu beharreko agiriak:

 

Eskaerak egiteko epea: eskaera-epea erreziboak egitearekin hasten da eta martxoaren 1ean amaitzen da (laneko eguna ez bada, baliogabea bada, hurrengo lanegunean).

Ordainketa modua eta epeak: ordainketa, banku-helbideratzearen kontuan egindako kargu bidez egingo da ondoko data hauetan:

  • Lelengo ordainketa (1 zatikia): Martxoak 10ean. Egun hori baliogabea balitz, hurrengo egun baliodunean.
  • Bigarren ordainketa (2 zatikia): Maiatzak 10ean. Egun hori baliogabea balitz, hurrengo egun baliodunean.

 

Ez ordaintzearen ondorioak: zatikako ordainketaren sistema, zatikiak epemugan ordaintzera baldintzatua geratzen da. Aurreneko zatikia ordaintzeke geratuko balitz interesatuari berari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, zor osoaren betearazpen aldiari ekingo zaio. Lehenengo zatikia ordaindu eta bigarrena ordaintzeke utziz gero, bakarrik bigarren zatikiaren betearazpen aldiari ekingo zaio.

Ohartarazpena: Ibilgailuen Gaineko Zerga ordaindu izanaren egiaztagiria ez da emango zati biak ordaindu arte.

 

Deskargatu dokumentuak
Trakzio Mekanikoduneko Ibilgailuen gaineko Zergaren zatikako ordainketa eskatzeko orria  
Jaitsi (149.5 KB)