Ibilgailua: Aldi baterako baja eta behin betiko baja
Deskripzioa: Ibilgailu bati aldi baterako baja edo behin betikoa ematea interesatuaren bizilekuari dagokion probintziako Trafikoko Buruzagitzan edo bestela matrikulatu zen probintziakoan.
Eskaera egiteko tokia (Gipuzkoan):
GIPUZKOAKO TRAFIKO BURUZAGITZA
Julio Caro Baroja Plaza - 2
20071 Donostia 943 45 20 00 Tfnoa.
Tramitatzailea:
GIPUZKOAKO TRAFIKO BURUZAGITZA
Julio Caro Baroja Plaza - 2
20071 Donostia 943 45 20 00 Tfnoa.
Aurkeztu behar diren agiriak:
- Ibilgailuari baja emateko eskaera-orri ofiziala (GIPUZKOAKO TRAFIKO BURUZAGITZAn eta TRAFIKOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAren webgunean eskura daiteke).
Kasu bakoitzean aurkeztu behar den dokumentazioa zein den jakiteko, kontsultatu TRAFIKOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAren orrialdea.
Oharrak: Ibilgailuari Trafikoan behin baja emanda, Udalak, bajaren baieztapena jaso ondoren, Trakzio Mekanikoduneko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotan dagokion zatia itzultzen du. Kasu horretan, hilabeteen heinean banatuko da itzuliko den kuota-zenbatekoa, baja eman eta hurrengo hilabetetik zenbatuta. Zergaren ordainketa helbideratzeke badago edo dirua itzultzeko kontua aldatu nahi izanez gero, PEGORAn bete eta aurkeztu behar da DIRU-SARRERA ITZULTZEKO HELBIDERAKETA ORRIA .
Deskargatu dokumentuak |
---|
Diru-sarrera itzultzeko helbideraketa orria Jaitsi (133.0 KB) |
Baimena: Diru-itzulerak kobratzekoa Ikusi | Jaitsi (72.2 KB) |
Trakzio mekanikoduneko ibilgailuen gaineko zergaren kuota proportzionala (2024) Ikusi | Jaitsi (179.6 KB) |