Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ordainagiriak banketxean helbideratzea: alta, baja edo aldaketak

Deskripzioa: aldizkako mugaeguna duten zorren ordainagiriak edo errezibo helbideratuak - jakinarazpena jende guztiari batera egiten zaionean - egutegi fiskalan finkatutako egunetan zuzenean kargatuko dira bankuetan eta kutxetan baimendutako helbideraketa-kontuetan.

Zordunarentzat errazagoa da era horretara ordaintzea, horrela ez baitu izango bankura edo kutxara joan beharrik. Eibarko Udalean borondatezko ordainaldiaren azken egunean kargatzen dira kontuan urteroko kontzeptu guztiei dagozkien erreziboak: Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko zerga, Ondasun Higiezinen gaineko zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga, ibiak eta zentsoak eta kanonei dagozkienak.

Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Diruzaintza Saila.

Eskaera nola egin:

Telefono bidez: eskaera telefono bidez egiteko PEGORAra deitu behar da (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa). Telefonoa: 943 70 84 00. PEGORAk eskaera egin duen pertsonaren datuak egiaztatu ondoren banku bidezko helbideraketaren eskaera tramitatuko du.

Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, PEGORAra etorri behar da (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta ondorengo agiriak aurkeztu:

  • Ordainagiriak banketxean helbideratzeko eskaera behar bezala beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). .

 

Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta ondorengo dokumentazioa erantsi:

  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).

 

Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu.

 

Deskargatu dokumentuak
Ordainagiriak banketxean helbideratzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 140 KB)
Nabigazioa