Biztanleen udal erroldan alta ematea. Zergatia: jaiotza.
Deskripzioa: Biztanleen Erroldan jaioberri baten alta eskatzea.
Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Idazkaritza (Estatistika).
Eskaera nola egin:
- Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa aurkeztu.
- Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa erantsi.Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu.
Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Aurkeztu behar diren agiriak:
- Biztanleen erroldan alta (arrazoia: Jaiotza) emateko eskaera behar bezala beteta.
- Eskatzailearen NANa edo identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren bat (pasaportea, AIZ...).
- Familia-liburua jaio berria ere bertan jasota, edo, jaiotza-ziurtagiria.
- Tutoretza kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentua.
- Gurasoetako batekin bakarrik erroldatuz gero, Adingabe emantzipatu gabeak erroldatzeko baimena (ID1001_D002) behar bezala beteta eta jao berriarekin erroldatuko EZ den gurasoak sinatuta; baita azken horren NANa edo horren balio bereko dokumentua ere. Baimen hori lortzea ezinezkoa izango balitz, dagokion dokumentua behar bezala beteta eta jaio berriarekin batera erroldatuko den gurasoak sinatuta:
- Gurasoaren erantzukizunpeko adierazpena, emantzipatu gabeko adingabeak udal-erroldan inskribatzeko edo egoitza aldatzeko, zaintza eta jagoletzari buruzko ebazpen judizialik gabe (ID1001_D003).
- Gurasoaren erantzukizunpeko adierazpena, emantzipatu gabeko adingabeak udal-erroldan inskribatzeko edo egoitza aldatzeko, zaintza eta jagoletzari buruzko ebazpen judiziala aurkeztuz (ID1001_D004).
- Jaio berria familia-unitatearena ez den beste bizileku batean erroldatuz gero:
- Adingabe emantzipatu gabeak erroldatzeko baimena (ID1001_D002) behar bezala beteta eta sinatuta.
- Jabearen / errenteroaren baimena biztanleen udal erroldan alta emateko (ID1001_D005) behar bezala beteta eta baimen-emailearen NANa.
- Baimen-emailea bizilekuaren jabea bada: eskriturak; ura, gasa edo argindarraren fakturak...
- Baimen-emailea errenteroa bada, errenta-kontratua eta errentaren azken ordainagiria.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Biztanleen erroldan alta emateko eskaera (arrazoia: jaiotza) Ikusi | Jaitsi (151.0 KB) |
Adingabe emantzipatu gabeak erroldatzeko baimena (ID1001_D002) Ikusi | Jaitsi (60.4 KB) |
Gurasoaren erantzukizunpeko adierazpena, zaintza eta jagoletzari buruzko ebazpen judizialik gabe (ID1001_D003). Ikusi | Jaitsi (74.5 KB) |
Gurasoaren erantzukizunpeko adierazpena, zaintza eta jagoletzari buruzko ebazpen judiziala aurkeztuz (ID1001_D004). Ikusi | Jaitsi (80.8 KB) |
Jabearen / errenteroaren baimena (ID1001_D005). Ikusi | Jaitsi (62.8 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |