Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Biztanleen udal erroldan alta ematea. Zergatia: jaiotza.

Deskripzioa: Biztanleen Erroldan jaioberri baten alta eskatzea.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Idazkaritza (Estatistika).

Eskaera nola egin:

  • Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa aurkeztu.
  • Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa erantsi.Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu.

 

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Aurkeztu behar diren agiriak:

  • Biztanleen erroldan alta (arrazoia: Jaiotza) emateko eskaera behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANa edo identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren bat (pasaportea, AIZ...).
  • Familia-liburua jaio berria ere bertan jasota, edo, jaiotza-ziurtagiria.
  • Tutoretza kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentua.
  • Kasu guztietan, Adingabe emantzipatu gabeak erroldatzeko baimena (ID1001_D002) bi gurasoek behar bezala beteta eta sinatuta; baita bi gurasoen NANak edo horren balio bereko dokumentuak ere. Baimen hori lortzea ezinezkoa izango balitz, dagokion dokumentua behar bezala beteta eta jaio berriarekin batera erroldatuko den gurasoak sinatuta:
    • Adingabeak guraso bakarrarekin erroldatzeko erantzukizunpeko adierazpena, bien adostasunik eta baimen judizialik ez dagoenean eta zaintza eta jagoletzari buruzko ebazpen judizialik ez dagoenean (ID1001_D003).
    • Adingabeak guraso bakarrarekin erroldatzeko erantzukizunpeko adierazpena, bien adostasunik eta baimen judizialik ez dagoenean eta eskatzaileak zaintza eta jagoletza esklusiboa duenean (ID1001_D004).

  Adingabeei buruzko ebazpen judizialik badago, kasu guztietan aurkeztu beharko da.

  • Jaio berria familia-unitatearena ez den beste bizileku batean erroldatuz gero, honako dokumentu hauek ere:
    • Jabearen / errenteroaren baimena biztanleen udal erroldan alta emateko (ID1001_D005) behar bezala beteta eta baimen-emailearen NANa.
    • Baimen-emailea bizilekuaren jabea bada: eskriturak; ura, gasa edo argindarraren fakturak...
    • Baimen-emailea errenteroa bada, errenta-kontratua eta errentaren azken ordainagiria.

 

 

Deskargatu dokumentuak
Biztanleen erroldan alta emateko eskaera (arrazoia: jaiotza)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 151 KB)
Adingabe emantzipatu gabeak erroldatzeko baimena (ID1001_D002)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 60 KB)
Adingabeak guraso bakarrarekin erroldatzeko erantzukizunpeko adierazpena, bien adostasunik eta baimen judizialik ez dagoenean eta zaintza eta jagoletzari buruzko ebazpen judizialik ez dagoenean (ID1001_D003).  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 87 KB)
Adingabeak guraso bakarrarekin erroldatzeko erantzukizunpeko adierazpena, bien adostasunik eta baimen judizialik ez dagoenean eta eskatzaileak zaintza eta jagoletza esklusiboa duenean (ID1001_D004).  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 93 KB)
Jabearen / errenteroaren baimena (ID1001_D005).  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 62 KB)
Nabigazioa