Herriaren onerako irabazi-asmo bariko elkarteen erregistroa
Deskripzioa: Eibarren egon daitezkeen herriaren onerako elkarteei buruzko tresna adierazgarria eta informatiboa eduki ahal izatea du helburu erregistro honek, indarrean dagoen legerian araututako eskubideen egikaritza bermatua izan dezaten.
Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Idazkaritza Saila.
Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Aurkeztu behar den dokumentazioa:
- Herriaren onerako irabazi-asmo bariko Elkarteen Erregistroan egoteko eskaera orria behar bezala beteta. Eskaera orrian elkartearen zigilua eta bere ordezkariaren sinadura jaso beharko dira.
- Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
- Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia eta Gizarte Segurantza Sailak duen Elkarteen Erregistroan duten inskripzio-agiriaren frogagiria, eguneratua.
- Elkartearen Estatutuen aldakia edo fotokopia.
- Elkartearen IFZ/IFKren fotokopia.
- Zuzendaritzan dauden kargudunen izen-abizenak.
- Azken hiru urteotan udalarekin elkarlanean egindako lanak edo iharduerak aipatuko dituen txostena.
- Diru Jarduera Zergan Elkarteari dagokion epigrafearen alta edukiz gero, frogagiria aurkeztu.
Oharrak: Elkarteen Udal Erregistroak ez du zerikusirik Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroarekin; beraz, azken erregistro horretan inskribatuta egoteak ez du esan nahi udalarenean inskribatua dagoenik.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Herriaren onerako irabazi-asmo bariko elkarteen erregistroan egoteko eskaera Ikusi | Jaitsi (120.2 KB) |
Dekretua: herriaren onerako irabazasmo bariko elkarteen erregistroa Ikusi | Jaitsi (27.4 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |