Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aurrekontu parte-hartzailea 2018

Deskripzioa: udal aurrekontuei buruzko proposamenak egitea. Aurrekontu parte-hartzailearen bidez eibartarrok erabaki dezakegu zer inbertsio egin behar diren gure herriko auzoetan. Horretarako, Udaleko Osoko Bilkurak, Eibar osorako, 800.000 euro ezarri ditu, biztanle kopururaren arabera, auzo edo herrigune bakoitzean honela banatuko direnak:

  • Ekialdea: 119.571 euro.
  • Erdigune ekialdea: 106.695 euro.
  • Erdigunea: 134.114 euro.
  • Legarre: 76.071 euro.
  • Ipurua: 102.055 euro.
  • Urki: 103.461 euro.
  • Amaña: 100.822 euro.
  • Baserri-auzoak: 55.524 euro.

 

Hartzailea: 2017ko azaroaren 1ean 16 urte edo gehiago izan eta Eibarren erroldatuta dagoen pertsona orok parte har dezake.

Udalerrian erroldatutako edozein pertsonak aurkez ditzake egokien deritzen proposamenak, betiere 2017ko azaroaren 1ean erroldatuta dagoen bere auzora edo gunera mugatutako proposamenak badira, ez udalerriko beste herrigune batera.

Eskaera epea: 2018ko ekainaren 11tik uztailaren 13ra.

Proposamenen aurkezpena, beharrezko dokumentuak:

 

Proposamenak aurkezteko tokiak: Proposamenak herrigune bakoitzean jarritako postontzietan sartuko dira, Talde Eragileak erabakitako epean. Ondorengo leku hauetan jarriko dira buzoiak:

  • Orbeako kiroldegia.
  • San Andrés ikastetxea.
  • Pegora, Herritarrentzako Zerbitzurako Bulegoa.
  • Legarreko San Andres egoitza.
  • Ipuruako kiroldegia.
  • Urkiko jubilatuen egoitza.
  • Amañako anbulatorioa.

 

Egindako proposamenak Udalaren webgunean jarriko dira herritar guztiek haien berri izan dezaten; proposamena egiten duenaren datu pertsonalak inolaz ere ez dira argitara emango.

Sail arduraduna: Alkatetza.

Deskargatu dokumentuak
Proposamenak aurkezteko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 156 KB)
Nabigazioa