Eibarko Udala

Xilografia tailerra (2020-01)

Xilografia tailerrak, grabatua egiteko antzinako teknika ikasteaz gain, emakumeok gure eskuekin sortzeko daukagun gaitasuna ikusgai egiteko aukera ematen du. Ikastaro honetan, grabaketa teknika (linoleo gainean grabatua) ikasteaz gain, historian zehar emakume artistek izan duten paperaz ere arituko gara.

Helburua:

  • Emakume artisten erreferentziak ezagutzea eta aintzat hartzea.
  • Emakumeok sortzeko dugun gaitasunaz konturatzea.
  • Sormenaren bitartez ahalduntzea bultzatzea.

 

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Formatzailea: Oihana Ugarte.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakume interesatu guztiak.

Non eta noiz: PORTALEko tailer handian, astelehenetan. 2020ko maiatzak 4, 11, 18 eta 25 eta ekainak 1.

Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara (10 ordu guztira).

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.

 

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean egingo da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 10 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: Euskaraz.

Eskaera egiteko epea: 2020ko otsailaren 3tik 28ra arte (biak barne).

Eskaera egiteko tokiak eta orduak:

  • Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa erantsi.Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu.
  • Presentzialki:
    • PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa: matrikulazio epearen azkeneko egunean, otsailaren 28an, PEGORAn 14:30ak baino lehen egin beharko da inskripzio eskaera.
    • ANDRETXEA: matrikulazio epearen azkeneko egunean, otsailaren 28an, ANDRETXEAn eguerdiko ordu bata baino lehen egin beharko da inskripzio eskaera.

 

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Ikastaroaren matrikula orria behar bezala beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).

Matrikulazioa presentzialki egiten bada, nortasun agiri nazionala aurkeztu beharko da emandako datuak egiaztatzeko.

 

Kudeaketa arauak:

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2020ko martxoaren 11an.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da martxoaren 11tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintza sailean (Berdintasun Zerbitzuan) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: martxoaren 6an 13:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztiekin zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik hasita elkarren hurreneko ondoren datozenak izango dira, plaza guztiak bete arte.

 

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da martxoaren 11tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

 

Deskargatu dokumentuak
Xilografia tailerra: izen emate orria  
Ikusi | Jaitsi (124.5 KB)
Xilografia tailerra: informazio fitxa  
Ikusi | Jaitsi (188.3 KB)