Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Familia-, haurtzaro- eta adikzio-teknikaria

Izena emateko epea 2021eko apirilaren 30era arte dago zabalik.

Lanpostuaren deskripzioa:

  • Gizarte Zerbitzuen eremuan haurtzaro, nerabezaro eta familiari buruzko baliabideen gaineko informazioa, aholkularitza eta orientazioa behar duten pertsonei eta familiei arreta ematea.
  • Adingabeen inguruko jakinarazpenak jasotzea, aztertzea, baloratzea eta esku hartzeko proposamena egitea.  
  • Diagnostiko soziala eta esku hartzeko planak egitea.  
  • Gizarte-arriskuan edo gizarte-babesgabetasun egoeran dauden adingabeak antzematea.
  • Familia, nerabe edo haurrekiko esku-hartze komunitarioko programa, Familien, Haurren eta Nerabeen Planaren esparruan.
  • Adikzioen arloko esku-hartze komunitarioko programa, Adikzioen Planaren esparruan.  
  • Ingurune irekiko programak, familiako esku-hartzeak eta gizarte- eta hezkuntza-arloan garatzen diren jarduerak kudeatu, izapidetu eta garatzea.  
  • Kasuak zerbitzu espezializatuetara bideratzea.  
  • Esku-hartze arloetan (gizarte-inklusioan, pertsona nagusiak, desgaitasuna, biztanleria orokorra...), hainbat gizarte-baliabide, prestazio eta zerbitzu izapidetzea edota kudeatzea. 
  • Gizarte Zerbitzuetako ekipo teknikoaren koordinazio-bileretan parte hartzea.
  • Lanpostuaren kategoriaren arabera agintzen zaion beste edozein eginkizun edo zeregin.

Ezinbesteko baldintzak:

  • LIZENTZIATURA/GRADUA/DIPLOMATURA Soziologia, Psikologia, Pedagogia, Gizarte Lana, Gizarte Hezkuntza, psikopedagogia.
  • IVAPeko 3.HE edo baliokidea

Baloratu beharreko baldintzak:

  • Administrazio publikoan familiaren, haurren, nerabeen eta adikzioen arretan aurretik izandako esperientzia. Hautagairik ez badago, gai horiei buruzko prestakuntza espezifikoa baloratuko da. 
  • Proba praktikoa eta/edo elkarrizketa baloratuko da.

Kontratu-mota: amatasunagatiko bitarteko lan-kontratua

Kontratu-iraupena: 9 hilabete gutxi gorabehera

Lanaldi mota: lanaldiaren % 100

Hasteko eguna: 2021eko ekainak 14

Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2021eko apirilaren 30a baino lehen, hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162021002157. Web orriaren bitartez ezin izango da eman izena. Informazio gehiago nahi izanez gero interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.