Hizkuntza musikaleko irakaslea
Izena emateko epea 2026ko irailaren 8ra arte dago zabalik.
Lanpostuaren deskribapena:
- Taldekako eskolak prestatu, diseinatu eta ematea (baliabideak, ikasteko teknikak, entseguak, etab.).
- Diseinu pedagogikoari eta jardueren eta edukien plangintzari buruzko zereginak egitea; materialak eta/edo errepertorioak prestatzea, ikasleen mailen, ikasketa pertsonalaren eta hainbat ikasgaitako materialaren antolaketaren arabera (partiturak eskuratzea eta inprimatzea).
- Musika Hizkuntza irakastea, ikasleen gaitasun-aniztasunera egokituz.
- Ikaslea prestatzea hainbat proba edo lehiaketa egiteko, hala nola kontserbatoriora sartzeko edo lehiaketetara aurkezteko, irakasleak haietako programak sakon aztertuz.
- Kontzertuak, emanaldiak, entzunaldiak, kalejirak eta musika-jarduerak prestatu eta horietan parte hartzea, hainbat talderekin errepertorio desberdinak landuz.
- Ikastetxeko bileretara joatea eta horietan parte hartzea (klaustroak, gurasoekin edo tutoreekin egindako bilerak, Unitateko langileak, etab.), eta ikastaroaren bilakaera ebaluatzeko, taldeak antolatzeko eta entseguetarako behar den informazioa ematea.
- Musika-tresnak ezagutzera ematea, bai musika-eskolako 7 urteko ikasleei, bai Eibarko eskoletako ikasleei.
Bete beharreko baldintzak:
- HLO musikako goi-mailako titulua edo piano irakaskuntzarako homologatua.
- Euskara maila: C1 (IVAPeko 3.HE, edo baliokidea).
Baloratu beharreko baldintzak:
- Baldintzak betetzen dituzten hautagaiak elkarrizketara deituko dira.
Kontratu-mota: ordezkapena.
Kontratuaren iraupena: 4 hilabete.
Lanaldi mota eta ordutegia: % 33,33ko lanaldia; astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 21:00etara.
Lanean hasteko aurreikusitako data: lehenbailehen.
Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2026ko irailaren 8a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162026009264. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.