Diru-sarreren kudeaketaren administraria
Izena emateko-epea 2026ko ekainaren 30era arte dago zabalik.
Gaitegian, gaztelaniazko zutabean honako hau aldatu da:
- Hau esaten zuen tokian: Ordenanza municipal de Recaudación de los tributos y demás ingresos de derecho público del Ayuntamiento de Eibar.
- Hau esaten du: Ordenanza fiscal reguladora del impuesto sobre el incremento del valor de los terrenos de naturaleza urbana.
Ezinbesteko baldintzak:
- Batxillerra edo teknikoa.
- Euskara maila: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoko B2-B2 maila.
Baloratu beharreko baldintzak:
- Froga praktiko edota teoriko-praktiko nahitaezko eta baztertzailea egingo da.
Kontratu mota: ordezkapena.
Kontratuaren iraupena: ordezten den pertsona itzuli arte.
Lanaldi mota: lanaldi osoa.
Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2026ko ekainaren 30a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162026006839. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.
Proba (deialdiaren datuak):
- Eguna: 2026ko uztailaren 13a (astelehena).
- Ordua: 10:00etatik 11:00ra.
- Lekua: Portalea Kultur Etxea, Areto nagusia (Bista-Eder Kalea, 10, 20600 Eibar, Gipuzkoa)
Prozesuaren kalifikazioaren aurkako erreklamazioak aurkezteko epea uztailaren 15ean hasi eta uztailaren 16an amaituko da (bi egunak barne).