Teklatu irakaslea
Izena emateko epea 2026ko irailaren 13ra arte dago zabalik.
Lanpostuaren deskribapena:
- Banakako eta taldekako eskolak prestatu, diseinatu eta ematea (baliabideak, ikasteko teknikak,entseguak, etab.).
- Diseinu pedagogikoari eta jardueren eta edukien plangintzari buruzko zereginak egitea; materialak eta/edo errepertorioak prestatzea, ikasleen mailen, ikasketa pertsonalaren eta hainbat ikasgaitako materialaren antolaketaren arabera (partiturak eskuratzea eta inprimatzea).
- Musika-tresna bakoitzaren berezko teknika irakastea, ikasleen gaitasun-aniztasunera egokituz.
- Ikaslea prestatzea hainbat proba edo lehiaketa egiteko, hala nola kontserbatoriora sartzeko edo lehiaketetara aurkezteko, irakasleak haietako programak sakon aztertuz.
- Kontzertuak, emanaldiak, entzunaldiak, kalejirak eta musika-jarduerak prestatu eta horietan parte hartzea.
Bete beharreko baldintzak:
- Gradua Musikako Goi Mailako Arte Irakaskuntzetan, Interpretazio edo Pedagogia espezialitateetan. Irakaskuntza espezialitatea: Teklatuak / Jazz Pianoa.
- Euskara maila: C1-C1
Baloratu beharreko baldintzak:
- Baldintzak betetzen dituzten hautagaiak elkarrizketara deituko dira.
Kontratu-mota: ordezkapena.
Kontratuaren iraupena: 4 hilabete.
Lanaldi mota eta ordutegia: % 20ko lanaldia; astelehenetan, 14:00etatik 20:00etara.
Lanean hasteko aurreikusitako data: lehenbailehen.
Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2026ko irailaren 13a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162026009482. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.