Euskara irakaslea
Izena emateko epea 2026ko urriaren 12ra arte dago zabalik.
Lanpostuaren deskribapena:
- Irakaskuntza-lanak egitea, HABE erakundeak ezarritako hezkuntza-jarraibide eta -planekin koherentziaz jokatuta.
- Irakaskuntza- eta ikasketa-plana eta euskaltegiaren programazioa antolatu eta aplikatzea, helburuak hautatuz, jarduerak aurreikusiz eta denborak ezarriz.
- Udalaren beraren testuak, txostenak, dokumentalen eta bideoen azpitituluak, planak, oinarriak, hitzarmenak eta abar gazteleratik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzuli, zuzendu eta berrikustea.
- Eskolak irizpide pedagogikoen arabera programatu, prestatu eta ematea, jarduerak eta materialak hautatuz eta ikasleen beharretara egokituz.
- Ikasleen etengabeko ebaluazioa egitea, beharrezkoak diren ebaluazio-probak prestatu, aplikatu eta zuzentzea eta emaitzen akta idaztea.
- Egiaztapen-deialdietan aztertzaile-lanak egitea, irizpideak bateratzeko saioetan parte hartuz, azterketetan zaintza-lanak eginez, idatzizko azterketak zuzenduz eta ebaluatuz, txostenak idatziz eta ahozko probetan aztertzaile gisa jardunez.
- Euskara-maila neurtzeko probak prestatzea eta egitea.
Bete beharreko baldintzak:
- Gradua edo baliokidea
- Euskara maila: C2 HE-II Idazmena-Irakurmena eta C2 HE-ME Mintzamena-Entzumena
Baloratu beharreko baldintzak:
- Baldintzak betetzen dituzten hautagaiak elkarrizketara deituko dira.
Kontratu-mota: Bitarteko funtzionario.
Kontratuaren iraupena: 8 hilabete.
Lanaldi mota: Goiz eta arratsalde.
Lanean hasteko aurreikusitako data: lehenbailehen.
Plaza kopurua: 2 (bat %100ean eta bestea %50ean)
Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2026ko urriaren 12a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162026010678. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.