Eibarko Udala

Ofizial elektrikaria

Izena emateko epea 2026ko urriaren 15era arte dago zabalik.

Lanpostuaren deskribapena:

  • Udal-azpiegitura elektrikoak, argiteria publikoko instalazio elektrikoak eta udal-eraikinak eta telekomunikazio-sareak mantentzeko, kontserbatzeko eta berritzeko mantentze-lanak egitea, akatsak antzemanez eta behar diren konponketak edo birjarpenak eginez.
  • Ekitaldiak direla-eta argiztapen- eta soinu-muntaia bereziak egitea, espazioa eta eskakizun teknikoak aztertu ondoren.
  • Sistema domotikoak ezartzea.
  • Instalazio elektriko berriak egin udal-dependentzietan eta argiteria publikoaren handitzea.
  • Programazioak egitea sistemen kudeaketa adimenduneko proiektuetan (Smart).
  • Industria Sailak agindutako ikuskaritza eta neurketak egitea.

 Bete beharreko baldintzak:

  • Elektrizitateko edo mantenimenduko erdi-mailako gradua (Lh-1).

Baloratu beharreko baldintzak:

  • Tokiko Administrazioan egindako lana.

Kontratu-mota: Ordezkapena.

Kontratuaren iraupena: 3 hilabete.

Lanaldi mota eta ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 7:00- 14:15 + guardiak.

Lanean hasteko aurreikusitako data: lehenbailehen.

Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2026ko urriaren 15a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162026010741. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.