Eibarko Udala

Boxeo Feminista (2024-01)

Boxeoari buruzko estereotipo ugari daude: besteak beste, gizonen indarraren beharra. Hala ere, gero eta emakume gehiagok egiten du boxeoa. Boxeo tailer honetan, kirol honekin lehen harremana eginez, frogatuko dugu boxeoa egiteko zenbait gaitasun tekniko ditugula, eta planteatu ditugun erronka pertsonal eta kolektiboei aurre egingo diegula.

Helburuak: konfiantza sortzea, animoa hobetzea eta estresa hobeto koordinatzea eta murriztea.

Edukiak: kolpeak, kolpeak saihestea, defentsa eta urratsak, teknikak eta mugimenduak ikastea.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Ixa Rodríguez Saez.

Hartzaileak: 16 urtetik gorako emakume interesatu guztiak.

Non eta noiz: Andretxea. 2024ko maiatzak 6, 13, 20 eta 27 eta ekainak 3 eta 10.

Ordutegia: 16:30etik 17:30era.

Ikastarora ekarri behar den materiala: ahal bada, eskularruak.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8€.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10€.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 20 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: euskara.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2024ko otsailaren 1etik 25era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: 

https://formularioak.eibar.eus/eu/boxeofeminista2024-01

Kudeaketa arauak

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), otsailaren 27an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da otsailaren 27tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: otsailaren 27an. Ordua: 17:00. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio. 
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da otsailaren 27tik aurrera. 

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa ikastaroa burutuko den lehen egunean aurkeztuz: 

  • Boxeo Feminista izeneko tailerrean izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta. 
  • En caso de tutor/a de la niña, la documentación que así lo acredite.

Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
Boxeo Feminista fitxa  
Ikusi | Jaitsi (142.3 KB)
Onartuen zerrenda - Listado de admitidas  
Ikusi | Jaitsi (204.3 KB)