Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Kale azokako saltokiak: Baja - Titularitate aldaketa

Deskripzioa: kale azokako saltoki baten baja (aldi baterako baja edo behin betiko baja) edo titularitate aldaketa eskatzea.

Eskaera egiteko lekua: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Zerbitzu Saila.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Kale azokako saltokien baja edo titularitate aldaketa eskatzeko orria, behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, egoitza baimenaren (AIZ)… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, AIZ… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario ahalordeak…).
  • Aldi baterako bajaren kasuan, aldi baterako baja egiaztatzen duen agiria (medikuaren txostena…).
  • Saltokiaren titularitate aldaketaren kasuan:
    • Titular berriaren argazkia, egungoa, karneterakoaren neurrikoa eta koloretakoa.
    • Gizarte Segurantzan Autonomo legez ordaindutako azken erreziboaren fotokopia.
    • Titular berria pertsona fisikoa bada, Nortasun-agiri Nazionalaren  fotokopia.  Beste  herrialde  batzuetakoek, Atzerritarren Identifikazio-zenbakia (AIZ) aurkeztu behar dute.
    • Titular berria pertsona juridikoa bada, IFKren fotokopia, Merkataritza Erregistroan inskribatutako sozietatearen eraketa-eskrituraren fotokopia, estatutuen fotokopia, sozietate zergaren ordainagiria eta legezko ordezkariaren ahalordea.
    • Zerga-beteharretan egunean dagoela dioen ziurtagiri frogagarria.
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela dioen ziurtagiri frogagarria.
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren altari dagokion egiaztagiria, jardunaldi honetakoa, edo bestela, azkeneko erreziboa, zerga horren matrikulan ez duela bajarik liokeen erantzukizunezko deklarazio batekin osatua. Zerga ordaindu beharrik izan ezean, hori horrela dela dioen ziurtagiri egiaztatzailea, horretan eskumena duen Administrazioak luzatutakoa.
    • Merkataritza-jardueraren arriskuak estaltzen dituen erantzukizun zibileko aseguru-kontratuaren kopia.
    • Hala badagokio, janarien manipulazioaz ardura-tzen diren pertsona guztien elikagaien manipula-tzaile karnetaren fotokopia.

 

Titular berriak Udalarekin dituen zerga-betebeharrak edo obligazioak egunean dituela, ofizioz egiaztatuko da.

Tasak: Dagokion udal tasa, diru-bilketarako administrazio-prozeduraren arabera aurkeztu eta kobratuko da. Tasen kitapena saltokiaren titularra den pertsonari jakinaraziko zaio. Ordaintzeke utziz gero, udalak bidezkoa den zenbatekoa lagapenaren titularrari erreklamatuko dio.

Dagokion tasa zein den jakiteko ikusi udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskala.

Deskargatu dokumentuak
Kale azokako saltokien baja edo titularitate aldaketa eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 174 KB)
Nabigazioa