Landalurrean zuhaitzak botatzeko baimena

Deskripzioa: landalurrean zuhaitzak botatzeko baimena.

Eskaera egiteko lekua: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Organo izapidegilea edo tramitatzailea: Eibarko udalaren Zerbitzu Saila.

Aurkeztu behar den documentazioa:

  • Pinuak botatzeko baimena eskatzeko orria behar bezala beteta eta izenpetuta.
  • Eskatzailearen NAN, IFZren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Katastroaren planoaren fotokopia, lekua adierazten (plano hori Eibarko udaleko Landa Katastroaren arduradunak ematen du).
  • Fidantza-ordainketaren egiaztagiria.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Basozainaren baimena. Basozainaren edo guardaren baimena eskuratzeko, eskaera egiten duena, lursailaren jabea izan behar da edo lursail hori erabiltzeko eskubidea eduki behar du, eta Ustiategien Erregistroan inskribatuta egon behar da. Aldi berean, partzela hori Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan eduki behar du inskribatuta. Argibide gehiago jaso nahi izanez gero deitu 943742823 telefonora, "Elgoibarraldeko Nekazarien Bulego"ra, edo GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAren webgunea begiratu.

 

Oharrak: Gipuzkoako Foru Aldundiaren basozainaren edo guardaren baimena eskuratu ondoren, interesatuak ordua eskatuko du landa-katastroaren arduradunarekin egoteko; horretarako, PEGORAra deitu behar du, Herritarren Zerbitzurako bulegora. Katastroaren arduradunarekin egoterakoan, interesatuak bere NAN ekarri behar du, lursailen jabetza-eskritura -edo, bestela, kontribuzioaren azkeneko erreziboa- eta basozainak eman duen baimena.

Katastroaren arduradunak, interesatuari, lekua seinalatzen duen landa-katastroaren planoaz gain, eskaera-orria ere entregatuko dio, ordaindu behar duen fidantzaren zenbatekoa dakarrena. 2016 urterako ezarri den fidantza: bota behar den hektarea bakoitzeko 430,95 euro.

Fidantzaren ordainketa ondoren adierazten den edozein banku-kontutan egin daiteke:

  • KUTXABANK: ES18 2095 0611 0210 6002 4618.
  • LABORAL KUTXA: ES44 3035 0078 8907 8090 0051.
  • BBVA: ES19 0182 2410 4600 0002 2490.


Diru-sarreren kontzeptua idazterakoan hauxe jasoko da: "Fidantza, arbolak botatzea". Ondoren, lursailen titularitatea duen pertsonaren izen-abizenak.

Dokumentazio hori PEGORAn aurkeztu behar da.

Baimena onartu edo ukatu ondoren, Udalak eskaera egin duen pertsonari adieraziko dio.

Pinuak bota ondoren Zerbitzu Sailera deitu behar da (943708406), amaitu dela esaten. Horren ondoren, lursailak eta bideak edo kaminoak nola geratuko diren ikusiko da, eta bidezkoa bada, utzitako fidantza itzuli egingo da.

Deskargatu dokumentuak
Eskaera orria: pinuak botatzeko baimena (2015)  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 140 KB)