Familia ugariendako hobariak onibarren zergan

Deskripzioa: Onibarren zergan familia ugariendako hobariaren eskaera egitea.

Hobariak ezarri dira familia ugariaren titularitatea duten subjektu pasiboen alde, seme-alaba kopuruaren arabera eta familia-unitatearen diru-sarreren arabera.

  • 3 seme-alabako familiak: % 90eko hobaria 0 eurotik 15.000 euro arteko diru-sarrerentzat; % 70eko hobaria 15.001 eurotik 30.000 euro arteko diru-sarrerentzat; % 60ko hobaria 30.001 eurotik 60.000 euro arteko diru-sarrerentzat; % 50eko hobaria 60.001 eurotik 80.000 euro arteko diru-sarrerentzat.
  • 4 seme-alabako familiak: % 90eko hobaria 0 eurotik 15.000 euro arteko diru-sarrerentzat; % 80ko hobaria 15.001 eurotik 30.000 euro arteko diru-sarrerentzat; % 70eko hobaria 30.001 eurotik 60.000 euro arteko diru-sarrerentzat; % 60ko hobaria 60.001 eurotik 80.000 euro arteko diru-sarrerentzat.
  • 5 seme-alaba edo gehiagoko familiak: % 90eko hobaria 0 eurotik 15.000 euro arteko diru-sarrerentzat; % 90eko hobaria 15.001 eurotik 30.000 euro arteko diru-sarrerentzat; % 80ko hobaria 30.001 eurotik 60.000 euro arteko diru-sarrerentzat; % 70eko hobaria 60.001 eurotik 80.000 euro arteko diru-sarrerentzat.

 

Etxeak katastroan duen balioa 84.682 eurotik gorakoa bada, hobariaren portzentajeak murrizten joango dira; horrela, hobariz lagundutako kopuru hori ez da izango 84.682 euroko katastroaren balio horri lehenxeago esandako hobari mota horiek aplikatzetik aterako litzatekeenetik gorakoa.

Hobaria eskuratzeko baldintzak:

  • Zergaren subjektu pasiboa, zergaduna, familia ugariaren titularra izan behar da.
  • Etxe bakar batek jasoko du hobaria, hain zuzen ere familia ugari horren ohiko bizilekuak edo etxebizitzak, eta ohiko bizilekutzat familiako kide guztiak agertzen diren erroldakoa hartuko da.
  • Etxebizitza jabekidetzan edukiz gero, familia-buruak, horren ezkontideak, edo hala bada, seme-alabek, denen artean, jabetzaren edo gozamenaren ehuneko ehuna eduki behar dute.
  • Familia ugariko kideetako batek berak ere ezin du eduki udalerrian bizileku-izaerako beste higiezin baten titulartasuna % 50eko portzetajean edo hortik gorakoan.

 

Eskaera nola egin:

 

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Udal Zergak.

Aurkeztu behar diren agiriak:

  • Familia ugariendako hobariak onibarren zergan eskatzeko orria behar bezala beteta.
  • Onibarren zergan familia ugariendako hobariaren eskaera behar bezala beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANa, IFZa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Familia ugariaren titulua, indarrean dagoena.
  • Familia-liburua.
  • Etxebizitzaren jabe izatearen titulua (bakarrik eskaera egiten den lehen aldian).
  • Familia-unitatea osatzen duten kide guztien aurreko urteko pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFZE). Aitorpen hori egitera behartuta egon ezean, inguruabar hori egiaztatzeko ziurtagiria ekarri behar da, baita familia-unitateko kide guztien urte horretako informazio fiskala ere.
  • Diru-sarreraren itzulketa zergaduna ez den beste pertsona bati ordaintzea nahi izanez gero, “BAIMENA: DIRU-ITZULERAK KOBRATZEKOA (DI0010_D002)” izeneko inprimakia behar bezala beteta eta kobratzera datorrenaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.

 

Udalak bizidetasun-egiaztagiria eta eskaera egiten den urtearen aurreko urteko Ondasun Higiezinen gaineko zergaren erreziboa erantsiko dizkio eskaerari.


Oharrak:
Hobariak bere ondorioak sortuko ditu eskaera egiten den urtean luzatutako erreziboan, beti ere kobratzeko borondatezko ordainaldian aurkezten bada edo, borondatezko ordainaldia amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean. Epe hori igaro ondoren aurkezten diren eskaerek, hala balegoke, hurrengo urtean sortuko dituzte ondorioak.

 

Deskargatu dokumentuak
Familia ugariendako hobariak onibarren zergan eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 129 KB)
Baimena: diru-itzulerak kobratzekoa (DI0010_D002)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 72 KB)