Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Salbuespenak eta hobariak Trakzio Mekanikoduneko Ibilgailuen zergan

Deskripzioa: Trakzio Mekanikoduneko Ibilgailuen zergan salbuespenak edo hobariak eskatzea.

Salbuespen eta hobari motak:

1. Desgaitasunarengatiko salbuespena (ibilgailu bakar bat onartuko da desgaitasuna duen pertsonako):

  • Ibilgailuak 14 zaldi fiskaletik beherako potentzia izan behar du, kasu honetan izan ezik: titularrak % 25eko edo gehiagoko mugikortasun-baremoa izan eta "caminar, andar..." jardueran 4 puntu dituenean (lehen A kalifikazioa zuen mugikortasun-baremoa), betiere ibilgailua gurpil-aulkiaren bidez erabiltzeko egokituta badago.
  • Honako kasu hauetan jotzen da pertsona batek desgaitasuna duela: % 65eko edo gehiagoko desgaitasun-maila duenean edo desgaitasun-maila % 33ko edo gehiagokoa eta % 65etik beherakoa izan eta, aldi berean, mugikortasun murriztuko egoeran dagoenean (% 25eko edo gehiagoko mugikortasun-baremoa, lehen “A”, “B” edo “C” desgaitasun-maila, edo bestelako mugikortasun-arazoetan gutxienez 7 puntu).

2. Salbuespena Nekazaritza Ikuskaritzaren Kartilaz hornituta dauden traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta makineria.

3. Familia ugarientzako hobaria: indarrean dagoen legeriaren arabera familia ugari izan eta familia horretako kide baten izenean dagoen bost jarleku edo jarleku gehiagoko turismo-ibilgailua izan behar da. Ibilgailu bakar bat onartuko da familia ugariko. Hobariaren zenbakekoak:

  • % 70eko HOBARIA: 3 ondorengo arteko familia ugariaren izenean dagoen 5 jarleku edo gehiagoko turismo-ibilgailua.
  • % 80eko HOBARIA: 4 ondorengo dituen familia ugariaren izenean dagoen 5 jarleku edo gehiagoko turismo-ibilgailua.
  • % 90eko HOBARIA: 5 ondorengo edo ondorengo gehiagoko familia ugariaren izenean dagoen 5 jarleku edo gehiagoko turismo-ibilgailua.

4. Ibilgailu historikoentzako % 100eko hobaria: ibilgailua Trafikoko Lurralde Zuzendaritzan historikotzat matrikulatuta agertu behar da.

5. Ibilgailuaren antzinatasunagatiko % 75eko hobaria: ibilgailuak gutxienez 30 urte izan behar ditu, fabrikatu zenetik kontatzen hasita edo, data hori jakin ezean, lehenengo aldiz matrikulatu zenetik, edo, horrelakorik ezean, modelo hori fabrikatzeari utzi zitzaionetik.

6. Motor elektrikoko ibilgailu, ibilgailu hibrido (elektrikoa-gasolina, elektrikoa-diesela edo elektrikoa-gasa) edo erregai gisa gasa erabiltzen duten ibilgailuengatiko % 75eko hobaria: ibilgailuak horrela egon behar du homologatuta fabrikatik, eta isuri kutsagarriak gutxiagotzeko gailu katalizatzaileak izan behar ditu (bere klase eta modelorako egokiak).

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Udal Zergen saila.

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Posta: Eibarko Udala, PEGORA, Untzaga plaza 1; 20600; Eibar; Gipuzkoa.

 

Eskaera aurkezteko epea:

  • Hobariak edo salbuespenak ondorioak izango ditu eskaera egiten den urteko erreziboan, beti ere eskaera aurkezten bada borondatez ordaintzeko epean edo hilabeteko epean, hura amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe hori igaro ondoren aurkezten diren eskaerek, aldiz, hurrengo urtean izango dituzte ondorioak.
  • Matrikulazio berrien kasuan, hobari edo salbuespen eskaerak matrikulazio-datatik kontatzen hasita, hilabeteko epean aurkeztu beharko dira.

 

Aurkeztu behar diren agiriak:

  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga: salbuespenak edo hobariak eskaera-orria (eskaera postaz egiten baldin bada).  
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko agiria eta ordezkaritzaren dokumentazio-egiaztapena. Zuzenbidean baliozkoa den edozein bide erabiliz egiaztatu ahal izango da. Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  • Desgaitasunarengatiko salbuespena eskatzen denean, desgaitasun-mailaren aitorpena (aitorpenean desgaitasun-maila eta mugikortasunaren balorazioa azaldu behar dira).
  • Fabrikazio-datatik edo fabrikatzeari utzi zitzaion datatik, gutxienez 30 urte dituzten ibilgailuen hobaria eskatzen denean, data horiek egiaztatzen dituen agiria.
  • Traktoreen, atoien, erdi-atoien eta makineriaren salbuespena eskatzen denean, Nekazaritzako ikuskapenaren Kartila.
  • Ordaindutako zenbatekoa itzultzea bidezkoa izan eta bankuko kontuaren titularra zergaduna bera ez bada, DIRU-ITZULERAK KOBRATZEKO BAIMENA (DI0010_D002) behar bezala beteta.

 

Deskargatu dokumentuak
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga: salbuespenak edo hobariak eskaera-orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 169 KB)
Diru-itzulerak kobratzeko baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 72 KB)
Nabigazioa