Eibarko Udala

Familia ugariendako hobariak onibarren zergan (2024)

Deskripzioa: Onibarren zergan familia ugariendako hobariaren eskaera egitea.

Hobariak ezarri dira familia ugariaren titularitatea duten subjektu pasiboen alde, seme-alaba kopuruaren arabera eta familia-unitatearen diru-sarreren arabera.

  • 3 seme-alaba arteko familiak: % 90eko hobaria 0 eurotik 20.000 euro arteko diru-sarrerentzat; % 70eko hobaria 20.001 eurotik 40.000 euro arteko diru-sarrerentzat; % 60ko hobaria 40.001 eurotik 70.000 euro arteko diru-sarrerentzat; % 50eko hobaria 70.001 eurotik 90.000 euro arteko diru-sarrerentzat.
  • 4 seme-alabako familiak: % 90eko hobaria 0 eurotik 20.000 euro arteko diru-sarrerentzat; % 80ko hobaria 20.001 eurotik 40.000 euro arteko diru-sarrerentzat; % 70eko hobaria 40.001 eurotik 70.000 euro arteko diru-sarrerentzat; % 60ko hobaria 70.001 eurotik 90.000 euro arteko diru-sarrerentzat.
  • 5 seme-alaba edo gehiagoko familiak: % 90eko hobaria 0 eurotik 20.000 euro arteko diru-sarrerentzat; % 90eko hobaria 20.001 eurotik 40.000 euro arteko diru-sarrerentzat; % 80ko hobaria 40.001 eurotik 70.000 euro arteko diru-sarrerentzat; % 70eko hobaria 70.001 eurotik 90.000 euro arteko diru-sarrerentzat.

 

Etxeak katastroan duen balioa 84.682 eurotik gorakoa bada, hobariaren portzentajeak murrizten joango dira; horrela, hobariz lagundutako kopuru hori ez da izango 84.682 euroko katastroaren balio horri lehenxeago esandako hobari mota horiek aplikatzetik aterako litzatekeenetik gorakoa.

Diru-sarreren maila honela zehaztuko da: batu egingo dira zerga-oinarri orokorra, aurrezkiaren likidazio-oinarria eta lanaren hobaria, oinarri hartuta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren deklarazioa, familia-unitateko kide guztien etekin fiskalaren aurreko urteari dagokiona.

Familia-unitate bakarra osatzen dute legez bananduta ez dauden ezkontideek, izatezko bikoteen kideek eta, baleude, jarraian aipatzen diren hauek:

  • 25 urtetik beherako seme eta alaba ezkongabeek, haiekin batera etxe berean bizi direnek.
  • Epai-aginduz ezgaituak dauden eta guraso-ahala luzatu edo birgaituaren menpekoak diren 25 urtekoek edo hortik gorako seme-alabek.

 

Legezko banaketaren kasuan, edo ezkon-loturarik ez badago edo izatezko bikoterik ez bada eratu, bai eta horren inguruko ebazpen judiziala dagoenean ere, familia-unitate izango da guraso batez eta aurreko ataletan aipatzen diren seme eta alaba guztiez osatutakoa, zeinekin bizi diren kontuan hartu gabe.

Familia-unitatea eratzeko ondorioetarako, seme-alaba guztiak gurasoetako bati esleituko zaizkio, biek hartutako akordioaren arabera.

Akordiorik ez badago, familia-unitate izango da guraso batek eta seme-alaba guztiek osatutakoa, baldin eta guraso horrek seme-alaben zaintza berak bakarrik badu esleitua ebazpen judizial batez. Kasu horretan, bi familia-unitate egon litezke, eta unitate bakoitza osatuko da guraso batez eta ebazpen judizialez guraso horri bakarrik esleitu zaion zaintzapean dauden seme-alabez. Kasu horretan, familia-unitatea izateko, beharrezkoa izango da seme edo alaba baten zaintza judizialki esleituta izatea.

Inor ezin da izan aldi berean bi familia-unitateren kide.

 

Hobaria eskuratzeko baldintzak:

  • Zergaren subjektu pasiboa, zergaduna, familia ugariaren titularra izan behar da.
  • Etxe bakar batek jasoko du hobaria, hain zuzen ere familia ugari horren ohiko bizilekuak edo etxebizitzak, eta ohiko bizilekutzat familiako kide guztiak agertzen diren erroldakoa hartuko da.
  • Jabekidetzaren kasuan, ezkontideek, izatezko bikotekideek edo seme-alabek, guztien artean, etxebizitzaren jabetzaren edo gozamenaren ehuneko ehuna izan behar dute.
  • Familia ugariko kideetako batek berak ere ezin du eduki udalerrian bizileku-izaerako beste higiezin baten titulartasuna % 50eko portzetajean edo hortik gorakoan. 

 

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Udal Zergak.

Eskaera egiteko epea: 2024ko apirilaren 1etik irailaren 30era (biak barne).

Eskaera nola egin:

  • Bertaratuta: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua. Zergaduna, familia ugariaren titularra den pertsonak, ala bere legezko ordezkariak joan beharko du. Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:
  • Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala kontsultatu). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Administrazio Publikoetako erregistroetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adieraziak.

 

Aurkeztu behar diren agiriak:

  • Eskabidea beste Administrazio Publiko batzuetako erregistroetan aurkeztuz gero, familia ugariendako hobariak onibarren zergan izeneko eskaera behar bezala beteta eta sinatuta. Eskaera elektronikoki edo PEGORAn eginez gero, eskabide hori elektronikoki beteko da formulario baten bidez.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  • Familia-liburua.
  • Etxebizitzaren jabe izatearen titulua (bakarrik eskaera egiten den lehen aldian).
  • Familia-unitateko kide guztien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena, etekin fiskalaren aurreko urteari dagokiona. Aitorpen hori egitera behartua egon ezean, inguruabar hori egiaztatzeko ziurtagiria aurkeztu behar da, bai eta familia-unitateko kide guztien urte horretako informazio fiskala ere.
  • Legezko banaketaren kasuan, edo ezkon-loturarik ez badago edo izatezko bikoterik ez bada eratu, bai eta horren inguruko ebazpen judiziala dagoenean ere:
    • Guraso bati semeak edo alabak esleitzeko akordioa.
    • Horren inguruko ebazpen judiziala.
  • Epai-aginduz ezgaituak dauden eta guraso-ahala luzatu edo birgaituaren menpekoak diren 25 urteko edo hortik gorako seme-alaben kasuan, seme-alaben ezgaitzea egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Ordaindutako zenbatekoa itzultzea bidezkoa izan eta bankuko kontuaren titularra zergaduna bera ez bada, DIRU-ITZULERAK KOBRATZEKO BAIMENA (DI0010_D002) behar bezala beteta eta kobratzera doanaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.

 

Deskargatu dokumentuak
Familia ugariendako hobariak onibarren zergan eskatzeko orria  
Ikusi | Jaitsi (146.4 KB)
Baimena: diru-itzulerak kobratzekoa (DI0010_D002)  
Ikusi | Jaitsi (72.2 KB)