Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Iragarki-taula Digitala: argitaratzeko eskaera

Deskripzioa: ediktuak, iragarkiak eta antzekoak bidaltzeko prozedura, Eibarko Udalaren Iragarki-taula Digitalean argitaratzeko.

Iragarki-taula Digitala Udalaren webgunean egongo da eskuragarri eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan.

Dagozkion epeak zenbatzeko, ediktuak argitaratu diren eguna egiaztatzeko mekanismoa ezarriko da.

Hartzailea: Eibarko Udaleko Iragarki-taula Digitalean lege edo erregelamenduzko xedapen bidez iragarki edo edikturen bat argitaratu behar duen edozein administrazio, organismo edo erakunde.

Eskaera epea: urte osoan zabalik. Argitaratzeko eskaera, gutxienez, jendaurrean jartzeko eskatutako epea hasi baino 3 lanegun lehenago bidali beharko da.

Tramitazio kanalak:

Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete (erakunde igorlearen helbide elektroniko generikoa emango da, komunikazioetarako) eta ondorengo dokumentazioa erantsi:

  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena egiaztatzen duen dokumentazioa. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  • Argitaratu behar den(diren) dokumentua(k):
    • Formularioari erantsitako ediktuak .pdf formatuan bidaliko dira eta beren esparruetan argitaratzea agintzeko eskumena duten organoek elektronikoki sinatuta egongo dira.
    • Formulario bat bete beharko da argitaratzeko eskatzen den ediktu bakoitzeko. Formulario berean dokumentu bakarra edo bi dokumentu erantsi ahal izango dira, bat hizkuntza ofizial bakoitzerako.

Tasak: doan.

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Idazkaritza.

Ondorengo tramiteak (prozedura):

  • Dokumentazioa adierazitako bitarteko elektronikoen bidez jaso ondoren, Iragarki-taula Digitalaren unitate kudeatzaileak berrikusi egingo du, eta, beharrezkoa bada, zuzentzeko eskatuko du erakunde edo unitate igorleak emandako posta elektronikoaren bidez.
  • Dokumentazioa osorik eta zuzen dagoenean, ediktua argitaratuko da, eta, ahal den guztietan, erakunde edo unitate igorleak jendaurrean jartzeko epea hasteko eta amaitzeko adierazitako datak errespetatuko dira.
  • Ediktua ikusgai egongo da Iragarki-taula Digitalean, jendaurrean jartzeko epea hasten den egunetik amaitzen den egunera arte. Jendaurrean jartzeko epea erakunde edo unitate igorleak zehaztuko du, dagokion prozedura arautzen duen araudiaren arabera.
  • Jendaurrean jartzeko epea amaitutakoan, Iragarki-taula Digitalaren unitate kudeatzaileak argitaratu izanaren egiaztagiria bidaliko du erakunde edo unitate igorleak adierazitako posta elektronikora. Bertan, ediktuaren datuak eta jendaurrean jartzeko datak agertuko dira.

 

Informazio garrantzitsua:

  • Datu pertsonalak dituzten ediktuak Eibarko Udaleko Iragarki-taula Digitalean argitaratzeko, zorrotz bete beharko da Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoa, bai eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren 2019ko martxoaren 4ko orientabideetan xedatutakoa ere, aipatutako lege organikoaren zazpigarren xedapen gehigarria aplikatzeko, bai eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoa ere.
  • Iragarki-taulan argitaratu beharreko dokumentuan agertzen diren datu pertsonalak anonimizatzeko eta bereizteko erantzukizuna administrazio-erakunde, -entitate edo -bulego igorleei dagokie.
  • Ediktua bidaltzen duen pertsonak edo erakundeak bere legitimitate formal eta materialaz erantzungo du interesdun ororen aurrean, eta Eibarko Udalak ez du inolako erantzukizunik izango bidalitako eta argitaratutako ediktuari dagokionez.
  • Argitaratutako ediktuetan dauden akatsen zuzenketa erakunde edo unitate igorleak eskatuta egingo da, eta argitalpen-eskaerarako aurreikusitako prozedura beraren bidez.

Deskargatu dokumentuak
Alkatetzaren ebazpena: Eibarko udalaren Iragarki-taula Digitala abian jartzea eta hura kudeatzeko jarraibideak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 185 KB)
Nabigazioa