Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Jarduera-hasieraren aurrekomunikazioa lizentziapeko jardueretan

Deskripzioa: jarduera-hasieraren aurrekomunikazioa aurkeztea lizentziapeko jardueretan.

Komunikazioa aurkeztu den egunetik bertatik has daiteke gauzatzen jarduera. Jarduera hastea jardueraren titularren eta ziurtagiria eman duten teknikarien ardurapean egingo da, erabat.

Udalak egiaztatuz gero datu, adierazpen edo dokumentu garrantzizkoren bat zehaztugabea edo faltsua dela, edo indarreko legeek eskatzen dituzten baldintzak ez direla betetzen, arauek xedatutako espedientea izapidetu ondoren, eskubideaz edo jardueran aritzen jarraitzeko ezintasuna ezar lezake, gertaeren berri duen unetik beretik, izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboez gain.

Organo tramitatzailea: Eibarko udalaren Hirigintza.

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Posta: Eibarko Udala, PEGORA, Untzaga plaza 1; 20600; Eibar; Gipuzkoa.

 

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

 

Tasak: Jarduera sailkatuen aurretiazko komunikazioen ondorioz ematen diren ikuskaritza-zerbitzu administratiboek tasa ordaindu beharko dute. Indarrean dagoen tasa ezagutzeko zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea kontsultatu.

 

Deskargatu dokumentuak
Jarduera hasieraren aurrekomunikazioa lizentziapeko jardueretan (HI0202_D001)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 132 KB)
Egiaztatze Teknikoa (HI0202_D002)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 58 KB)
Nabigazioa