Txonta formakuntza eta enplegu programa (2019)
Proiektuaren helburuak:
- Eibarko Txonta auzoko langabetuei zuzendutako formakuntza eta enplegu-plana, eta enplegagarritasunerako eta ekintzailetzarako babesa emango dien plan bat garatzea.
- Langabetuen profilarekin bat datorren zeharkako formakuntza-plan bat diseinatu eta gauzatzea.
- Formakuntza-planaren etapa ezberdinetan eta laneratze-prozesuan babesa eman, gidatu eta orientatzea.
Bete beharreko baldintzak:
- Langabezia-egoeran egotea edo enplegu prekarioa izatea (urtebetean lau hilabetez edo gutxiagoz lan egin izana).
- 20 urte edo gehiago izatea eskaera egiten den egunean.
- Eibarko Txonta auzoan erroldatuta egotea: Txonta eta Gisastubide kaleak.
- Gaztelaniaz, mintzatuan eta idatzian, ulermen-maila egokia izatea.
Eskaera egiteko epea: 2019ko irailaren 9tik 30era (biak barne).
Tramitazio kanalak:
- Presentziala:
- PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1, beheko solairua.
- Txonta auzoko bizilagunen informazio-bulegoa.
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Txonta formakuntza eta enplegu programan parte hartzeko eskaera behar bezala beteta.
- Nortasun-agiria.
- LANBIDEk egindako txostena, langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
- Lan-bizitza eguneratua.
- Curriculum vitae eguneratua.
Programaren garapena:
- PARTE-HARTZAILEAK AUKERATZEA.
- PARTE-HARTZAILE BAKOITZAREN ANALISI SAKONA.
- OINARRIZKO KONPETENTZIETAKO ZEHARKAKO FORMAKUNTZA.
- ZEHARKAKO FORMAKUNTZAN TUTORIZATU ETA LAGUNTZEA.
- FORMAKUNTZA ESPEZIFIKOAN TUTORIZATU ETA LAGUNTZEA.
- LANERATZE PROZESUAN BABESA EMATEA.
Aurreikusitako iraupena: 11 hilabete, 2019ko urritik 2020ko abuztura bitartean.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Txonta formakuntza eta enplegu programa: informazio fitxa Ikusi | Jaitsi (86.8 KB) |
Txonta formakuntza eta enplegu programan parte hartzeko eskaera Ikusi | Jaitsi (114.6 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |