Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

TIG soldaduraren arloan enplegua sustatzeko programa (2021)

Proiektuaren helburuak: Eibarko langabetuen enplegagarritasuna sustatzea:

  • Formakuntza: gaitasun pertsonalak.
  • Formakuntza: TIG soldadura.
  • Praktikak enpresan.
  • Ikasleen % 30ak “Soldatzaile homologazio ziurtagiria” lortzeko aukera.
  • Laneratze-prozesuan laguntza.

 

Bete beharreko baldintzak:

  • 20 eta 55 urte bitartekoa izatea, eskaera egiten denean.
  • Eibarren erroldatuta egotea.
  • Langabezia-egoeran egon eta Lanbiden izena emanda egotea.
  • Gaztelaniaren ahozko nahiz idatzizko ulermen-maila egokia izatea.
  • Positiboki baloratuko da soldadura nahiz fabrikazio mekaniko arloan esperientzia profesionala edota ezagutza izatea.

 

Eskaera egiteko epea: 2021eko otsailaren 8tik martxoaren 5era (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa), Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • TIG soldaduraren arloan enplegua sustatzeko programan parte hartzeko eskaera behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • LANBIDEk egindako txostena, langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
  • Curriculum vitae eguneratua.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).

 

Programaren garapena:

1. PARTE-HARTZAILEAK AUKERATZEA.
2. FORMAKUNTZA:

a) Konpetentzia espezifikoak; TIG soldadura arloan (40 ordu).

b) Garapen pertsonaleko konpetentziak (16 ordu).

3. PRAKTIKAK ENPRESAN (40 ordua).
4. SOLDATZAILE HOMOLOGAZIO ZIURTAGIRIA.
5. LANERATZE-PROZESUAN LAGUNTZA.

 

Deskargatu dokumentuak
TIG soldaduraren arloan enplegua sustatzeko programaren fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 166 KB)
TIG soldaduraren arloan enplegua sustatzeko programan parte hartzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 127 KB)
Nabigazioa