Produktuak birjartzeko eta biltegiratzeko jarduera osagarrietan enplegagarritasuna hobetzeko programa

Proiektuaren helburuak:

  • Enplegagarritasuna hobetzea, neurrira egindako ibilbide integralen bidez.Gaitasun soziolaboralen eta komunikazio-arlokoen maila handitzea.
  • Gaitasun soziolaboralak handitzea.
  • Diagnostiko sozio-profesionalak eta Lan munduan sartzeko ibilbide pertsonalizatuak.
  • Prestakuntza:
    • Trebetasun soziolaboralak (12 ordu).
    • Gaitasun soziolaboralak (12 ordu).
    • Produktuak birjartzeko eta biltegiratzeko jarduera osagarriak  (80 ordu).

Bete beharreko baldintzak:

  • 20 eta 55 urte bitartekoa izatea, eskaera egiten denean.
  • Eibarren erroldatuta egotea.
  • Langabezian egon eta Lanbiden izena emanda egotea.
  • Batxillergora arteko formazioa.
  • Gaztelaniaren ahozko nahiz idatzizko ulermen-maila egokia izatea.
  • Zerbitzu alorrean profesionalki garatu nahi izatea.

Eskaera egiteko epea: 2022ko irailaren 19tik 30era arte (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa), Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Produktuak birjartzeko eta biltegiratzeko jarduera osagarrietan enplegagarritasuna hobetzeko programan parte hartzeko eskaera behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • LANBIDEk egindako txostena, langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
  • Curriculum vitae eguneratua.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).

 Programaren garapena:

  1. PARTE-HARTZAILEAK AUKERATZEA.
  2. BANAKAKO ETA TALDEKAKO ORIENTAZIOA.
  3. FORMAZIOA.
  4. EBALUAZIOA ETA JARRAIPENA.
Deskargatu dokumentuak
Informazio-fitxa: Produktuak birjartzeko programa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 215 KB)
Matrikula-orria: Produktuak birjarri eta biltegiratzeko  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 128 KB)
Nabigazioa