Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Harategi/urdaitegiko laguntzaile jarduteko programa

Proiektuaren helburuak:

  • Harakin-urdaitegiko langile jarduteko gaitzea, sektorean behar diren gaitasun profesionalak eskuratuz.
  • Harategi sektorea pertsonal kualifikatuz hornitzea.
  • Pertsonei laneratzen laguntzea.
  • Gaitasun pertsonalak hobetzea, autonomia eta trebetasun sozialak.

 

Bete beharreko baldintzak:

  • Langabezia-egoeran egotea edo enplegu prekarioa izatea (urtebetean lau hilabetez edo gutxiagoz lan egin izana).
  • 20 urtetik 55 urte bitartekoa izatea eskaera egiten den egunean.
  • Eibarren erroldatutakoa izatea.
  • Gaztelaniaz, mintzatuan eta idatzian, ulermen maila egokia izatea.
  • Honako baldintza hauetako bat betetzea:
    • Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzea.
    • Gehienez batxilergo arteko kualifikazioa izatea.

 

Eskaera egiteko epea: 2019ko ekainaren 21etik uztailaren 3ra (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

 

Programaren garapena:

  1. PARTE-HARTZAILEAK AUKERATZEA.
  2. HASIERAKO PRESTAKUNTZA. Ikastaroa. Iraupena: 125 ordu.
  3. TXANDAKAKO PRESTAKUNTZA. Kontratuarekin (Prestakuntza lan-zentroan + prestakuntza teorikoa). IRAUPENA: 4 HILABETE.

 

Deskargatu dokumentuak
Harategi/urdaitegiko laguntzaile jarduteko programan parte hartzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 126 KB)
Harategi/urdaitegiko laguntzaile jarduteko programaren fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 109 KB)
Nabigazioa