Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Fabrikazio mekanikoaren arloan enplegua sustatzeko programa (2021)

Proiektuaren helburuak: Eibarko langabetuen enplegagarritasuna sustatzea:

  • Formakuntza: gaitasun pertsonalak.
  • Formakuntza: (UF0878) Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioko eragiketetan makinak, tresneria eta erremintak prestatzea.
  • Praktikak enpresan.
  • Laneratze-prozesuan laguntza.

 

Bete beharreko baldintzak:

  • 20 eta 55 urte bitartekoa izatea, eskaera egiten denean.
  • Eibarren erroldatuta egotea.
  • Langabezia-egoeran egon eta Lanbiden izena emanda egotea.
  • Gaztelaniaren ahozko nahiz idatzizko ulermen-maila egokia izatea.
  • Positiboki baloratuko da mantenu nahiz soldadura arloko esperientzia profesionala edota ezagutza izatea.

 

Eskaera egiteko epea: 2021eko otsailaren 8tik martxoaren 5era (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa), Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Fabrikazio mekanikoaren arloan enplegua sustatzeko programan parte hartzeko eskaera behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • LANBIDEk egindako txostena, langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
  • Curriculum vitae eguneratua.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).

 

Programaren garapena:

  1. PARTE-HARTZAILEAK AUKERATZEA.
  2. FORMAKUNTZA:

a) Konpetentzia espezifikoak; (UF0878) Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioko eragiketetan makinak, tresneria eta erremintak prestatzea (80 ordu).

b) Garapen pertsonaleko konpetentziak (16 ordu).

  1. PRAKTIKAK ENPRESAN (40 ordu).
  2. LANERATZE-PROZESUAN LAGUNTZA.

 

Deskargatu dokumentuak
Fabrikazio mekanikoaren arloan enplegua sustatzeko programaren fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 166 KB)
Fabrikazio mekanikoaren arloan enplegua sustatzeko programan parte hartzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 127 KB)
Nabigazioa