ESPERIENTZIA +45
Gutxienez 5 urteko lan-esperientzia duten 45 urtetik gorako pertsonak birbideratzeko eta berkokatzeko proiektua.
Proiektuaren helburuak:
- Enplegagarritasuna hobetzea.
- Autoenplegura hurbiltzea.
- Lan merkatuan berrezartzea.
Nori dago zuzenduta: gutxienez 5 urteko lan esperientzia duten 45 urte edo gehiagoko Eibarko langabetuak, formakuntzarekin edo gabe.
Bete beharreko baldintzak:
- Langabezian egotea.
- 45 urte edo gehiago izatea.
- Eibarren erroldatutakoa izatea.
- Gutxienez 5 urteko lan esperientzia edukitzea.
- Gaztelaniaz, mintzatuan eta idatzian, ulermen maila egokia izatea.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Eskaerak PEGORAn aurkeztuko dira urriaren 15etik 26arte (biak barne). Hauek dira aurkeztu behar diren dokumentuak:
- Parte hartzeko eskaera: gutxienez 5 urteko lan-esperientzia duten pertsonak birbideratzeko eta berkokatzeko proiektua (Esperientzia+45) deritzon eskaera-orria behar bezala beteta.
- Eskatzailearen NANaren edo horren baliokidea den beste dokumenturen baten fotokopia.
- Lan Eskaeraren alta eta Berritze Dokumentuaren fotokopia (DARDE), eta izena emandako aldien ziurtagiria/txostena (LANBIDEk emana).
- Lan bizitza.
- Curriculum vitae eguneratua.
Hautaketa prozesua: urriaren 26tik 30era arte, Debegesan.
Programaren iraupena: 3 hilabete.
Aurreikusitako bukatzeko data: 2019ko urtarrila.
Programa gauzatuko den tokia: Debegesa.
Programaren edukiak.
- Partaideen aukeraketa eta ongi etorria.
- Norberaren gaitasunaren lanketa.
- Gaitasun profesionalen lanketa.
- Autogestioaren taldea.
- Automarketinga.
- Autoenplegura hurbiltzea.
- Banakako saioak eta laguntza.
- Jarraipena bukatu osteko talde saioak.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Parte hartzeko eskaera: Esperientzia +45 Ikusi | Jaitsi (114.7 KB) |
Proiektuaren fitxa: Esperientzia +45 Ikusi | Jaitsi (168.4 KB) |